Josu Mendicute
Josu Langilea
2006 eta 2007 artean proiektu enpresarial gazte baten ahalegina bertan behera utzita, 2007an CodeSyntax-en egin nuen lan. 2008an Ahotsak.com
proiektuan parte hartu nuen, eta 2009an EiTBn egon naiz bekadun, eitb.com atariaren multimedia atalean.
Josu saltseroa
Ustekabe Fanfarreko eta "Cielito" Eibarko Udal Musika Bandako kidea. Matrallako Irratian 2005 eta 2006an Ganbak Armarixuan programa egun nuen. 2007an tertulia batzuetan parte hartu dut Herri Irratian. Orain Euskadi Irratian parte hartzen dut Amarauna saioan, interneti buruzko tertulia batzutan. ETBko Kalaka saioan ere parte hartu dut. EMEDEn (Eibarko Musika Eta Dantza Elkartea) ordezkari bere sorreratik, Ustekabe Fanfarrearen izenean. GASTE gazte elkartearen presidentea eta sustatzailea eta La Moska Gao koadrilako kidea. 2006tik, ...eta kitto! Eibarko herri aldizkariko zutabegile; eta batxilergoko ikasle nintzenetik Eibartarrak zerrendan ibiltzen naiz iritziak teknolagunekin konpartitzen. Berriemaile ikas bitakoran partaide aktibo izan nintzen 2006-2007 ikasturtean.
Josu blogaria
Literatura eta komunikazioan "esperientzia" txikia baina positiboa izan dut. Gustoko dut idaztea, aspalditik. Eskola-lehiaketetan hainbat aldiz lortu ditut sariak. Oraingoan ez nabil sari bila.
Sentimendu eta pentsamenduei bide irekia uztea da blog honen helburua,
berauek zuekin konpartitzea eta, bide batez, eztabaidatzea. Irakurleon
aportazioak eskertzen dira, hortan datza eta blogintzaren joko magikoa.
Blog hau 2006 hasieran jaio zen, eta 2007 urte bukaeran etorri da Eibar.ORG komunitatera. Niri buruz gehiago jakitzeko, irakurri ni ezagutzeko 100 gakoak
argazkiak flickr-en
argazkiak zooomr-en
fotologa
podcasta
Interneten RSSa duten nire edukiak Tumblr-en batzen ditut.
Messenger: supermendikute
Harremanetarako formularioa
