Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Joana Albret

Tabakalera, Tabakaos, Euskal Liburutegia

albret 2011/02/23 13:52
Tabakaos bihurtu baino lehen, zergatik Tabakaleran ez jarri Euskal Liburutegia?

DonostiakoTabakalerako KuGa (Kultura Garaikide Zentroa) izena proposatu nuen Ford enpresa Kuga izeneko modeloari jarri baino lehen. Urte dezente iragan dute!

Arrakasta  handia ez nuen eduki, nahiz eta leku batzuetan erreparatu bazioten ere izen horri:  Harrikadak blogean, Sustatun; baina hemen ere,  Estatuko hiri askotan dagoen izen arrunta (Tabacalera)  jarri zioten  erakunde berri horri. Non eta Donostian! Lastima alua!

Hauek izan ziren KuGa izenaren aldeko argudio batzuk: Eraikuntza hori (KuGa) kultura bisualean espezializaturiko gunea izango denez, Kultura Garaikidearen esparruan murgilduta denez, (zinema, telebista, arte, diseinua, musika) , Arte Eraikuntza Iraultzaile eta Modernoaren egoitza izanez.  Zer hobeto “KuGa” izena baino.

Orain blogetan (Harrikadak, Mikel Iturria) eta egunkarietan (Berria, Anjel Lertxundi) TABAKAOS  izena ikusi dudanean barre egiteko gogorik etorri zait.  

Mezuari  kutsu baikorra ematearren, berriro proposatzen dut         TABAKALERA EUSKAL LIBURUTEGI NAZIONALArako uztea. Soilik Euskal Liburutegirako, edo behintzat erakunde horrek izan behar du  eraikuntzaren kudeatzailea,  eta menturaz  espazio libre geratzen bada, beste proiektuek horren menpekoak izan beharko lukete. 

Noiz, eta non bestela,  pentsatzen dugu sortzea nazioartean izan daitekeen ikur kulturala? eta Euskal Herrirako hain premiazkoa dena?

Gerardo Luzuriaga

Eusko Legebiltzarreko erakusketa

albret 2011/02/22 11:54
XVI. eta XVII. mendeetako 14 euskal liburu ikusgai, Lazarragaren eskuizkribu barne

Eusko Legebiltzarreko Lehendakariak "Euskara, jalgi hadi plazara" erakusketa bisitatzera gonbidatu gaitu.

Jakingo duzuenez, euskaraz inprimatutako lehen lan idatzia Beñat Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae (1545) eta beste euskal liburu interesgarri batzuk ikusgai daude.

Eusko Legebiltzarrak Liburu arloan ari garenentzat bisita berezia antolatu du MARTXOAREN 3an, 11etan, ostegunean, Eusko Legebiltzarreko egoitzan. Xabier Kintanak bisita gidatuko du.

Bisita etortzekotan abisatu beharko zenukete 945-004161 telefonoan edo prensa.protocolo@parlam.euskadi.net helbide honetan.

 Gerardo Luzuriaga

Nafarroako Liburutegiak

albret 2011/02/08 12:29
Nafarroako liburuzain oposizioetan eremu euskadunean eta mistoan ere euskara aintzakotzat hartu barik.

Euskararen legeak dioenari uko eginez liburuzain oposizioak ere Nafarroako Gobernuak atera dituzte. Bortzirietako Euskara Mankomunitateko inpresioa sinestea izan bada ere, horrela izan da, eta Berako eta Lesakako liburuzainak euskara ez ezagutzea gerta leikena da.  Osasunbidean eta Hezkuntzan gertatu dena gerta leike liburuzain oposizio honetan ere. Hainbat pertsonak helegitea jartzea eta epaileak arrazoi osoa ematea, hain zuzen ere.

Euskararen Legeak eremu euskaldunean eta mistoan liburuzainek euskaraz jakitea derrigorrezkoa da. Nori bururatzen zaio  beraiek egindako legeen aurka ibiltzea?

Gerardo Luzuriaga

Katalogatzeko Terminologia

Euskaraz katalogatzeko terminologia Joana Albret mintegikideen ahaleginez egindako lana da. 2000 urtean argitaratu zen Eusko Jaurlaritzako IZOren gainbegiratuarekin eta Iametza enpresaren laguntzarekin internet datu-base bezala eskaintzen da hemen.