Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Joana Albret

Euskadiko Liburutegiaren Legearen zirriborroa

albret 2010/04/29 11:26

Kote Guevarak UDALBIB sareari bidalitako Euskadiko liburutegien 11/2007 legearen arauzko garapenen gaineko informazioa oso interesgarria izan da. Eusko Legebiltzarrean Kultura sailburuaren idatzizko erantzunak agerian uzten baitu Euskadiko Liburutegien 11/2007 legearen arauzko garapena (Euskadiko Liburutegiaren Legea, Irakurketa Publikoko Sareko Liburutegien Erregistroa, Euiskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen Mapa) une honetan AZTERKETA ETA BALORAZIO FASEAN dagoela, hots, orain dela urtebete moduan dagoela.

Eusko Jaurlaritzako liburuzain, Joana Albret Bibliotekonomia Mintegikide, Euskaltzaindiaren Biblioteka batzorkide, eta batez ere Euskadiko Liburutegien Aholku batzordekide izanda Miren Azkarateren ahotik jabetu nintzenean Euskadiko Liburutegien Legearen zirriborroa prestatuta zegoela, gurekiko edukitako jarrera desegokia salatzeko aukera nuen eta eskaera ofizial baten bidez  legearen zirriborroa pasatzea eskatu nuen. Garai txarrean izan zenez, ez ziguten bidali, ez baitzuten denborarik eduki erantzuteko ere, baizik eta gobernua hurrengo asteetan utzi behar izan zuten.

Gobernu honek gurekiko jarrera berbera omen du. Baizik eta aipatutako  zirriborroaren berri Kotek bidalitako mezuaz jabetu gara. Euzko Abertzaleak “Euskadiko Liburutegien 11/2007 Legearen erregelamenduzko garapena" dela-eta Kulturako sailburuari egindako galderaren idatzizko erantzunari esker jakitun izan gara, alegia.

Liburutegi mundua beti berdin...

Gerardo Luzuriaga

 

Europako Liburutegi Digitala aurrera!

albret 2010/04/26 12:16
EUROPEANA

Joan zen astean Europako Batzordeko lehendakariak, Jose Manuel Barrosok iragarri zuen ondare kulturalaren bultzatzeko adituen batzordearen sorkuntza. Halaber, politiko europearrak adierazi zuen digitalizazioa belaunaldi honetako eginbeharra dela, eta dauzkagun arazoak gainditu behar ditugula oraingo eta etorriko diren belaunaldien mesedetan.  

 Egun EUROPEANA (Europako Liburutegi Digitala) 7 milioi agiri dauzka digitalizatuta, kopuru handia eta garrantzitsua izan arren, Europan gordetzen den ondare zati bat baino ez denez, Europako Batzordeak digitalazazioa bultzatu nahi du. Horregatik, sortu da aipatutako adituen batzordea (Maurice Lévyk, Elisabeth Niggemannek, Jacques de Deckerrek osaturik) martxan dauden digitalizazio ekimenak, jabetza intelektualari dagozkion arazoak, eta baliabide ekonomiko ezak aztertu ondoren,  Europako liburutegiek, museoek eta artxiboek gordetzen dituzten ondare bildumen digitalizazioa ahalbideratzeko, gehitzeko eta bizkortzeko asmoz.

 Adituen ondorioak edo txostena urtea bukatu baino lehen plazaratuko dituzte.

 http://europeana.eu/portal/

Gerardo Luzuriaga

Dokumentazioari buruzko III. jardunaldiak

albret 2010/04/16 09:43
EHUko Kazetaritza Sailak "Dokumentazioa eta Ondare Bibliografikoaren Komunikazioari buruzko III. Jardunaldietara" gonbidatzen zaituzte.

Jardunaldiak apirilaren 20an eta 21ean ospatuko dira, Leioako Campusean, eta hitzaldiak, mahai-inguruak eta tailer praktikoak egongo dira bertan.

Informazio gehiago:
http://doku2010jardunaldiak.blogspot.com/

EGITARAUA

apirilaren 20an

9:00- 9:15 MATERIALA JASOTZEA.
9:15 - 9:30 IREKITZEA. Alfonso Unceta. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Dekanoa. Begoña Zalbidea. Kazetaritza Saileko Zuzendaria.
9:30 - 10:30 Euskal Bibliotekaren ametsa. Joan Mari Torrealdai, Bibliografoa, Kazetaria eta Euskaltzaina. (Euskaraz) 10:30 - 11:30 Kataluniako Liburutegia, liburutegi irekia, fidagarria eta gizartearentzat onuragarria. Dolors Lamarca. Kataluniako Liburutegiko zuzendaria. (Gazteleraz) 11:30 - 12:00 KAFEA.
12:00 - 13:30 AURKEZPEN LABURRAK ETA MAHAI INGURUA. Dokumentazioa eta Ondarearen komunikazioa Interneten. Moderatzailea: Alazne Aiestaran. 
EHUko irakaslea. (Euskaraz)
- Armiarma.com: Literaturaren sarea. Mikel Elorza. Egitasmoaren kidea.
- GureGipuzkoa.net: Atzoko eta gaurko Gipuzkoa iruditan. Xabier Eskisabel Sampedro. Atariko kudeatzailea. Gipuzkoako Foru Aldundia.
- Ahotsak.com: Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea. Asier Sarasua. Egitasmoaren koordinatzailea.
- Badok.info: Euskal kantagintzaren ataria. Jon Eskisabel. 
Egitasmoaren arduraduna.
14:00 - 15:30 BAZKARIA.
15:30 - 18:00 TAILERRA. Irratiko dokumentalista, eguneroko erronka. 
Ana Martínez Concejo. Ser irrati kateko Dokumentazio zerbitzua. 
(Gazteleraz)


apirilaren 21ean

9:00 - 9:30 Komunikabideetako informazio dokumentalaren eskaintza. 
Alazne Aiestaran, Teresa Agirreazaldegi, Idoia Camacho, Carmen Peñafiel eta Milagros Ronco. EHUko Kazetaritza Saileko Irakasleak. 
(Euskaraz)
9:30 - 10:00 Informazioaren zatiketa eta kazetaritzaren papera. Gorka Julio. Elurnet enpresako ingeniari teknikoa. (Euskaraz) 10:00 - 10:30 Sematags: Folksonomiak hobetzeko proposamena. Egoitz Gonzalez. Ingeniari teknikoa informatikan. (Euskaraz) 10:30 - 11:30 La Vanguardia-ren edizio digitala eta memoriaren erabilpena. Ismael Nafría. La Vanguardia /Godo Taldeko Eduki Digitalen Zuzendaria. (Gazteleraz) 11:30 - 12:00 KAFEA.
12:00 - 12:30 Ser Kateko Dokumentazio zerbitzua, balio erantsia antenarako. Ana Martínez Concejo. Ser irrati kateko Dokumentazio zerbitzua. (Gazteleraz) 12:30 - 13:30 Dokumentazioa sormenaren alde: "Urdanetaren sekretua" 
dokumentalaren gidoia eta osaketa. Mikel Urretabizkaia, dokumentalaren zuzendaria eta ETBko egitasmo berrien burua.
13:30 - 14:00 AMAIERA EKITALDIA ETA DIPLOMA BANAKETA. Carmelo Garitaonaindia. Bizkaiko Campuseko Errektoreordea.
14:00 - 15:30 BAZKARIA.
15:30 - 18:00 TAILERRA. Irratiko musika saio baten gidoia eta dokumentazioa. Joseba Martín, Radio Euskadi-ko La Jungla sonora Saioko zuzendaria eta EHUko irakaslea. (Euskaraz)


Teresa Agirreazaldegi
Kazetaritza Saila
Euskal Herriko Unibertsitatea
644 Posta Kutxa
48.080 Bilbo
tel. 94 601 52 13
fax-a: 94 601 33 99

Euskadiko Liburutegia?

albret 2010/04/13 12:53
Liburutegien gaineko informazioa

Atzoko (apirilak 12) Diario Vasco egunkarian "un pacto ciudadano por las culturas" izeneko artikuluan Antonio Rivera Eusko Jaurlaritzako sailburuordeak Euskadiko Liburutegiari buruz honako hau adierazi zuen: "Creo que Praileaitz está adecuadamente encarrilado, aunque es obvio que va a seguir habiendo un pulso de opinión. En el tema Balenciaga, independientemente de lo que pase en los tribunales, opina otro tanto. ¿Biblioteca Vasca, Tabakalera, Archivo Histórico...? En curso, y sin muchos más problemas que los derivados de la situación económica y ajustes varios".  

http://www.diariovasco.com/v/20100412/cultura/pacto-ciudadano-culturas-20100412.html

Gaurko Diario de Noticiasek artikulu interesgarri hau dakar "Navarra. La gestión de los recursos humanos es una delas debilidades del Servicio de Bibliotecas".

http://www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-4879/eu/contenidos/informacion/bibliotecas_prensa/eu_8378/adjuntos/2010-04-13NotNavarra.pdf

Gaur, apirilak 13, liburutegien etorkizunari buruzko hitzaldia eskainiko du Eppo van Nispen tot Sevenaer-ek Tabakaleran. Ekitaldia 19:30etan hasiko da eta zabalik egongo da gai honekiko interesa duten guztientzat. Liburutegien etorkizuna da Eppo Van Nispenek eskainiko duen hitzaldiak informazioaren teknologiaz, kudeaketaz eta erabiltzaileen ohituraz jorratzeaz gain, liburutegietan gertatutako araldaketez eta hartu beharreko norabideaz ere jardungo du.  Sarrera libre.

Gerardo L.

Katalogatzeko Terminologia

Euskaraz katalogatzeko terminologia Joana Albret mintegikideen ahaleginez egindako lana da. 2000 urtean argitaratu zen Eusko Jaurlaritzako IZOren gainbegiratuarekin eta Iametza enpresaren laguntzarekin internet datu-base bezala eskaintzen da hemen.