Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Joana Albret

Liburutegi Publikoen egoera kaskarra

Gerardo Luzuriaga 2005/07/07 11:02

Gaurko "EL PAIS" egunkarian artikulu interesgarri hau ageri da.

Emiliano Martinezek, Espainiako Argitaratzaileen Ferderazioaren lehendakariak, Espainiako liburutegi publikoen azterketa bortitza eta erreala egin du. Martinezek emandako datuak Espainiako liburutegien egoera kaskarra agerian utzi du. Liburuen kopuruen aldetik Nafarroaren liburutegiak baino ez dira salbatu.

Hona hemen agertzen diren beste datu adierazgarri batzuk: liburuen %42 1980 urtean baino lehenagokoak dira, liburuak erosteko erabiltzen den kopuru ziztrina, eta abar.

Rogelio Blancok, Liburuaren Zuzendari Orokorrak, ikuspuntu baikorra jarri du: gero eta gehiago irakurtzen da, gero eta liburu gehiago liburudendetan saltzen dira, Hezkuntzaren legean Eskolako liburutegiak kontuan hartu dira...

Azpimarratzekoa da Blancok Maileguaren kanonari buruz esandakoa: Gobernuak helegiteak aurkeztu ditu, atzeratzea lortu du, beste bide batzuk ere saiatu da, baina alferrik, epea bukatzear dago. Urtea bukatzearekin batera betetzea baino beste erremediorik ez du edukiko. Bestela, izuna ordaindu beharko luke. Egunero 300.000 €.

Terminologia

Gerardo Luzuriaga 2005/07/01 21:29

Katalogatzeko terminologia datu-basean!


Batzuek, weblog hau askotan erabiltzen duzuenok konturatu zarete eskuineko zutabean katalogatzeko terminologia lerroan sakatuz gero liburutegietan erabiltzen ditugun oinarrizko terminoen datu-basea agertzen dela; baina seguraski noizean behin helbide hau kontsultatzen duzuenok datu-base honi erreparatu gabe uzten duzue interneteko saioa. Beraz, katalogatzeko terminologia atalean aurki dezakezuena ahalik eta motzen azalduko dut:

  • Datu-basean edozein termino jarri euskaraz, gaztelaniaz edo frantsesez eta emaitza segundo batzuk iragan ondoren edukiko dituzue. Orain arte eztabaidatu ditugun terminoak hor dauzkagu jasota.
  • Hemendik aurrera edozein hitz Terminologia Batzordetik pasa orduko (behin-behinekoa izan arren) kontsultagarri izango da.

Katalogatzeko terminologia barruan atal hauek bereizten dira:

  • Hiztegia
  • Laburdurak. Alfabetikoki antolatuta.
  • Ohar erabilienak.

Zuen iradokizunak, zalantzak eta galderak eskertzekoak izango direnez, liburutegietako tresna interesgarria delakoan. Laster arte.

Katalogatzeko Terminologia

Euskaraz katalogatzeko terminologia Joana Albret mintegikideen ahaleginez egindako lana da. 2000 urtean argitaratu zen Eusko Jaurlaritzako IZOren gainbegiratuarekin eta Iametza enpresaren laguntzarekin internet datu-base bezala eskaintzen da hemen.