e-gorblog
komikiak
Euskal komikigileen album berriak
Guillermo Zubiagaren "Joanes" sailaren bigarren albuma eta Iñaki G. Holgadoren "Retine" sailaren lehenengoa

Irudia: Guillermo Zubiaga / Iñaki G. Holgado
Euskal komikigileek ateratako bi albumen berri dakarzkizuegu oraingoan. Batetik, Guillermo Zubiagak (http://www.guillermozubiaga.com) Joanes or the Basque whaler sailaren 2. albuma, Whale Island izenburukoa, argitaratu du, Renoko Unibertsitateko Center for Basque Studies-en eskutik (lehenengoaren berri eman genizuen duela 2 urte eta piko). Albuma bere webgunean bertan eska daiteke.
Bestalde, Xabiroiko kolaboratzaile den Iñaki G. Holgado errenteriarrak (besteak beste, Harkaitz Canoren gidoiarekin Piztia otzanak albuma eta Zebra efektua saila eta Francis Laboutique-ren gidoiarekin merkatu frantziarrerako 2 albumeko Muraille saila egin dituena), beste album bat argitaratu du Frantziako merkatuan. Retine saileko lehenengo albuma da, Guerilla dans la ville basse du izenburua, Stéphane Piatzszek gidoilaria eta Soleil argitaletxea.
Zorte on bi albumei, eta ea noizbait euskaraz ikusteko aukerarik dugun!
Euskarazko komiki gehiago, oraingoan digitalak
KKLRD.com-en atal berri bat dago online eta Saurék beste lau komiki atera ditu formatu digitalean
2011ko hondarrean izandako euskarazko komikien olatua ez da amaitzen, eta beste lau komikiren berri ematera gatozkizu berriz ere, baina oraingoan digitalak.
Batetik, KKLRD webgunean atal berri bat jarri dute Joseba Larratxe Josevisky marrazkigileak eta Lazaro Yak Boldo gidoilariak, Izan eta ukan. Bigarren atala dute, ea beste asko ateratzen jarraitzen duten!
Bestetik, Sauré argitaletxeak digitalean argitaratzeko apustuarekin jarraitzen du eta beste 4 komiki atera ditu: Edorta Corpas eta Victor Araqueren Newton eta berdinen jatorria (Newtondarrak bildumako 3. zenbakia), Jose Manuel Carrasco eta Joseba Gomezen Lurrik gabeko loreak (Ziklozirkua saileko 4.a), Bittor Rodriguez, Jonatan Miranda eta Sara Calzadaren Giancarlok ez du etsiko! (Trattoria bildumako 1. zenbakia) eta Nacho Fernandez eta Txani Rodriguezen Tumbesera itzuli, (Txanoa bildumako 5.a). AveComics webgunean salgai daudenak 4 eta 5 euro arteko prezioan. Segi horrela!
Euskarazko 5 komiki berri (zuzenketa: 8 komiki berri!)
Gabonetan oparitzeko bikainak! ;-)

Irudia: Alex Sanvi / Martintxo / ZaldiEroa / Julen Ribas / Ion Iñaki
Garai honetan ateratzen dira urtero euskarazko komiki nobedaderik gehienak, Getxoko komiki-azoka, Durangoko Azoka eta Gabonak direla-eta. Eta aurten ere uzta ederra daukagu: 5 komiki berri argitaratu dira euskaraz (gutxienez; nik hauen berri dut, agian gehiago ere badaude...).
Udaberririk ankerrena Unai Iturriagaren gidoia eta Sanviren irudiak dituen komikia da. Durango 1936 Kultur Elkarteak atera du,eta dendetara Elkar argitaletxearen bidez iritsiko da.
Bestetik, IkasElkar argitaletxeak 1512 Nafarroa - Amets urratua komikia atera du, Joseba Asironen gidoia eta Martintxoren irudiekin.
Elkarrek ere ZaldiEroaren De rerum natura 4 atera du, bere zinten bildumaren 4. alea.
Bestalde, aurreko batean aipatu genizuen Ikastolen Elkarteak Azken garaipena argitaratu zuela, Xabiroi komiki-aldizkarian azken bi urteetan agertzen joan den istorioaren albuma, Iban Zalduaren gidoia eta Julen Ribasen irudiak dituena.
Azkenik, Ondarruko Luterl Taldeak Azken mohikanoak hemen gaude atera du, Ion Iñaki Artetxe Egañarena.
Badugum, beraz, komikizale euskaldunok (geure buruei) zer oparitu Gabon hauetan! ;-)
EGUNERAKETA: Beheko erantzunetan Iñakik esan bezala, Asterixen 2 album ere atera dira euskaraz Salvaten eskutik, Goscinny eta Uderzok egindako klasikoetakoak, Asterix gladiadorea eta Asterix eta Godoak hain zuzen ere. Eskerrik asko, Iñaki!
EGUNERAKETA 2: Eta Ibanek utzitako beste erantzun baten bidez jakin dugunez, 1986an Habeko Mikek kaleratutako Indianoa album klasikoa, Gregorio Muro Harriet gidoilari eta Francisco Fructuoso marrazkigile duena, Galtzagorrik berrargitaratu du bere Klis-Klasikoak sailean.
Getxoko X. komiki-azoka, ostiraletik igandera
Ekitaldi eta ikusteko ugari, tartean Xabiroiren "Azken garaipena" azken albumaren aurkezpena

Irudia: Mireia Perez / Manuel Bartual
Aurten ere, hemen dugu berriz Getxoko komiki eta manga azoka, oraingoan X. edizioa duela. Ostiraletik igandera bitartean izango da (azaroaren 25etik 27ra bitartean, beraz), Areetako geltoki plazako karpan.
Argitaletxe, komiki-denda, fanzine eta abarren 76 stand egongo dira. Horrez gain, beste ekitaldi ugari egongo da: erakusketak, nobedade aurkezpenak, hitzaldiak, mahai inguruak, egileen sinatzeak, proiekzioak, tailerrak... Sarrerak 1,5 euro balio ditu. Ordutegia 11:00etatik 14:30etara eta 17:00etatik 21:00etara izango da.
Ohi bezala, euskarak presentzia txikia izango du azokan. Xabiroi komiki-aldizkariak mahai bat du bertan bere euskarazko produktuak erakutsi eta saltzeko (aldizkariak eta 4 albumak), eta Xabiroiko egile ugari ere bertan izango dira sinatzen (Facebook-eko orrian diotenez, zure egile gogokoena egongo den eta noiz esango dizute idatziz gero). Horrez gain, bi ekitaldi antolatuko ditu: ostiralean 17:05etan, KARRIKA-TOUR solasaldia, karikaturen munduaren inguruan, Asisko Urmeneta, Adur Larrea eta Dani Fanorekin, eta larunbatean 12:00etan, Azken garaipena albumaren aurkezpena, Iban Zaldua, Julen Ribas eta Dani Fanorekin.
Jarraian duzue ekitaldien zerrenda eta egitaraua, informazio gehiagorako http://www.salondelcomicdegetxo.net/eus/informacion.asp.
Omenaldiak
- Astiberri Bilboko argitaletxea
- Josep Maria Berenguer, El Víbora aldizkariaren sortzailea eta La cúpula argitaletxeko zuzendaria
Erakusketak
- Astiberri: 10 urte
- Bulles Jazz Blues: Komiki Swing erritmoan
- La Cúpula - El víbora
- Portugaleteko komiki-lehiaketa: 25 urte
Erakusketak inguruetan
- Bizkaia Zubian, azaroaren 21etik abenduaren 13ra, Víctor Santos-en Dioses y monstruos.
- Areetako Glass kafetegian, azaroaren 21etik abenduaren 13ra, Dani Fanoren Hamaika irudiz.
- Erromoko Jai Alai kafetegian, azaroaren 21etik abenduaren 13ra, Daniel Castelló-ren Pikoteo ilustrado.
- Karparen inguruan eta azokaren egunetan, El balanzín aldizkaria.
Bestelako ekitaldiak
- Rol partidak
- Komiki tailerra (bi maila)
- Makillajea eta efektu bereziak
- Go tailerra
- Kaligrafia japoniarraren tailerra
- Manga tailerra
- Amigurumi tailerra
- Origami tailerra
- Yugi Oh! lehiaketa
- Cosplay lehiaketa
- Karaoke lehiaketa
- Mahai-inguruak
- Proiekzioak
- Aurkezpenak
- Sinatze-txandak
Gonbidatutako egileak
- Max
- Luis Royo
- Santiago Valenzuela
- José Oliver - Bartolo Torres
- Paco Roca
- Nancy Peña
- David Rubín
- Mireia Pérez
- Manuel Bartual
- Luis Bustos
- Manel Fontdevila
- Albert Monteys
- Víctor Santos
- Enrique V. Vegas
- Javier Rodríguez
- Sergio Bleda
- Pau
- David Aja
- Rubén Fernández
- José Fonollosa
Eta beste egile hauek ere azokan izango dira: Josep Maria Berenguer, Raquel Alzate, Sarima, Ángel Unzueta, Clara Soriano, Rober Garay, Hernán Migoya, Infame & Co., Ángel de la Calle, Judas Arrieta, Gustavo Sala, Iñaket, Mikel Begoña, Dani Fano, Alberto Muriel, Vanesa Baños, Iñaki G. Holgado, Iban Zaldua, Julen Ribas, Asisko Urmeneta eta Adur Larrea.
Komiki-guneko egitaraua
OSTIRALA 25
GOIZEZ
- 11:00: Azokaren hasiera
- 11:30: 2011ko omenaldia eta sari banaketa: JOSEP MARÍA BERENGUER - ASTIBERRI
- 12:00: Proiekzioa: ANIMAZIO FILM LABURRAK
- 13:00: Proiekzioa: FILM LABURREN ENTSALADA ("4 McNifikos", "Santiago Martínez, cazador de ovnis y alienígenas", "Jugando con la muerte", "Los gritones...") + KOMIKI FILM LABURRAK ("Brutal relax", "Crónicas del ¡Puto Krio!", "Aterrizaje forzoso"...)
- 13:00 - 14:30: Sinatze-txanda: DAVID RUBÍN (Astiberriren postuan)
ARRATSALDEZ
- 17:00 - 18:30: Sinatze-txanda: MAX (La Cúpularen postuan)
- 17:05: Mahai-ingurua euskaraz: "KARRIKA-TOUR" Hizlariak: Asisko Urmeneta - Adur Larrea - Dani Fano
- 18:00: Sinatze-txanda: PAU (Dibbuks) (La Marca Amarillaren postuan)
- 18:15: Aurkezpena: "YES WE CAMP. Dibujando la calle" Hizlariak: Alberto Muriel - Vanesa Baños, moderatzailea: Asier Gallastegi
- 19:00: Mahai-ingurua: "CÓMIC PARA SUPERVIVIENTES: EL VÍBORA Y LA CÚPULA" Hizlariak: Josep María Berenguer - Max - Hernán Migoya, moderatzailea: Borja Crespo
- 19:00 - 20:30: Sinatze-txanda: MANEL FONTDEVILA - MANUEL BARTUAL (Astiberriren postuan)
- 19:30: Sinatze-txanda: SERGIO BLEDA (Dolmenen postuan)
- 19:30: Sinatze-txanda: SARIMA (Dibbuks) (La Marca Amarillaren postuan)
- 19:30: Sinatze-txanda: SANTIAGO VALENZUELA (Jokerren postuan)
- 20:00: Topaketa: VÍCTOR SANTOSekin "DIOSES Y MONSTRUOS: De Mice Templar a Godzilla. Así trabaja", moderatzailea: Infame & Co.
LARUNBATA 26
GOIZEZ
- 11:00 - 12:15: Sinatze-txanda: PACO ROCA (Astiberriren postuan)
- 11:00: Sinatze-txanda: PAU (Dibbuks) (La Marca Amarillaren postuan)
- 11:15: Mahai-ingurua: "ROBERT CAPA EN BILBAO: Tristísima ceniza. De la documentación a la realización" Hizlariak: Iñaket - Mikel Begoña, moderatzailea: Infame & Co.
- 11:30: Sinatze-txanda: NANCY PEÑA - DAVID RUBÍN - ÁNGEL DE LA CALLE (Sinatze-gunean)
- 12:00: Nobedade-aurkezpena: XABIROI "AZKEN GARAIPENA" Partaideak: Iban Zaldua - Julen Ribas
- 12:15: Mahai-ingurua: "DIEZ AÑOS DE ASTIBERRI: El cómic independiente, la novela gráfica y mucho más" Hizlariak: Paco Roca - Laureano Domínguez - Héloïse Guerrier - Fernando Tarancón - Javier Zalbidegoitia - Manuel Bartual, moderatzaileaes: Koldo Azpitarte - Borja Crespo
- 12:00 - 13:00: Sinatze-txanda: MIREIA PÉREZ - GUSTAVO SALA (Diábolo-Sins Entido) (Jokerren postuan)
- 13:00: Mahai-ingurua: "BD: CÓMIC EN GALICIA" Hizlariak: david Rubín - Jon Irazabal (Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka), moderatzailea: Ángel de la Calle
- 13:00: Sinatze-txanda: MAX - PACO ROCA - MIREIA PÉREZ - RUBÉN FERNÁNDEZ - SERGIO BLEDA - SANTIAGO VALENZUELA (Sinatze-gunean )
- 13:00: Sinatze-txanda: SARIMA (Dibbuks) (La Marca Amarillaren postuan)
- 13:00: Sinatze-txanda: IÑAKET - MIKEL BEGOÑA (Sinatze-gunean)
- 13:00 - 13:45: Sinatze-txanda: JOSÉ OLIVER - BARTOLO TORRES - JOSÉ FONOLLOSA (Diábolo-Sins Entido) (Jokerren postuan)
- 13:45: Mahai-ingurua: "CÓMIC Y HUMOR" Hizlariak: José Fonollosa - José Oliver - Bartolo Torres - Enrique Vegas - Pau - Gustavo Sala, moderatzailea: Jorge Iván Argiz
ARRATSALDEZ
- 17:00 - 20:00: Sinatze-txanda: RUBÉN FERNÁNDEZ - ALBERT MONTEYS - MANEL FONTDEVILA - MANUEL BARTUAL (El Juevesen postuan)
- 17:00: Sinatze-txanda: ENRIQUE VEGAS (Dolmenen postuan)
- 17:05: Sinatze-gunean: "MIGUEL Y NEKANE: El pueblo gitano en la historia" (El cómic al servicio del respeto y la convivencia)
- 17:30: Sinatze-txanda: LUIS ROYO - JAVIER RODRÍGUEZ - LUIS BUSTOS - MANUEL BARTUAL - VÍCTOR SANTOS - HERNÁN MIGOYA - DAVID AJA - ÁNGEL UNZUETA (Sinatze-gunean)
- 17:30 - 19:00: Sinatze-txanda: PACO ROCA - DAVID RUBÍN (Astiberriren postuan)
- 17:45: Topaketa: JUDAS ARRIETAekin "CÓMIC ABSTRACTO. Ser otaku hecho arte", moderatzailea: Borja Crespo
- 18:00: Sinatze-txanda: SERGIO BLEDA (Dolmenen postuan)
- 18:00: Sinatze-txanda: IÑAKET - MIKEL BEGOÑA (Normaren postuan)
- 18:00 - 19:30: Sinatze-txanda: MAX (La Cúpularen postuan)
- 18:00: Sinatze-txanda: SARIMA (Dibbuks) (La Marca Amarillaren postuan)
- 18:00 - 19:00: Sinatze-txanda: MIREIA PÉREZ - JOSÉ OLIVER - BARTOLO TORRES (Diábolo-Sins Entido) (Jokerren postuan)
- 18:30: Mahai-ingurua: DIEZ AÑOS DEL SALÓN DEL CÓMIC Y MANGA DE GETXO" Hizlariak: Eugenio Gandiaga - Borja Crespo - Dani Maiz (APIE) - Rober Garay - Andoni Velasco, moderatzailea: Koldo Azpitarte
- 19:00: Sinatze-txanda: ENRIQUE VEGAS - JOSÉ OLIVER - BARTOLO TORRES - PAU (Sinatze-gunean)
- 19:00 - 20:00: Sinatze-txanda: GUSTAVO SALA - JOSÉ FONOLLOSA (Diábolo-Sins Entido) (Jokerren postuan)
- 19:00 - 20:30: Sinatze-txanda: MANUEL BARTUAL - SANTIAGO VALENZUELA (Astiberriren postuan)
- 19:15: Mahai-ingurua: "MUJERES ENTRE VIÑETAS: Ellas dibujan" Hizlariak: Nancy Peña - Mireia Pérez - Raquel Alzate - Clara Soriano, moderatzaileak: Jorge Iván Argiz - Borja Crespo
- 19:30: Sinatze-txanda: SERGIO BLEDA (Dibbuks) (La Marca Amarillaren postuan)
- 20:00: Mahai-ingurua: "FUTURO Y PRESENTE: El cómic en la era digital" Hizlariak: Luis Bustos - Javier Rodríguez - Rubén Fernández - Sergio Bleda - David Aja, moderatzaileak: Koldo Azpitarte - Borja Crespo
IGANDEA 27 (mangaren eguna)
GOIZEZ
- 11:00 - 12:00: Topaketa: "deviantART" Meeting Getxo 2011 + Komiki aurkezpena: "GUILD ADVENTURE" Hizlariak: Álex de la Fuente "Shugo" - Alejandro Ricondo "Kukuruyo"
- 11:00 - 12:00: Sinatze-txanda: MANEL FONTDEVILA (Astiberriren postuan)
- 11:00: Sinatze-txanda: PAU (Dibbuks) (La Marca Amarillaren postuan)
- 11:00 - 14:30: Go tailerra (estrategia mahai-jokoa) Bilboko Go eskolaren eskutik (tailerren gunea, 3. mahaian )
- 11:00 - 12:30: Taller de caligrafía japonesa Yoshiko Ura irakaslearen eskutik (tailerren gunea, 2. mahaian)
- 11:30: Sinatze-txanda: LUIS ROYO - PACO ROCA - ÁNGEL DE LA CALLE (Sinatze-gunean)
- 12:00 - 13:00: Mahai-ingurua: "LA SUPERVIVENCIA DEL CÓMIC ACTUAL" Hizlariak: José Carlos Torre - Irene Costa Mendia - Josune Muñoz - Alfonso Berroya
- 12:00 - 13:00: Sinatze-txanda: GUSTAVO SALA - JOSÉ OLIVER - BARTOLO TORRES (Diábolo-Sins Entido) (Jokerren postuan)
- 12:00 - 13:00: Manga marrazkigintzaren tailerra Alejandro Ricondo (kukuruyo) marrazkilariaren eskutik (tailerren gunea, 1. mahaian)
- 12:30 - 14:30: Amigurumi tailerra (kokorratz-lan teknika) Amigurumi's Edenen eskutik (tailerren gunea, 2. mahaian)
- 12:30 - 14:00: Sinatze-txanda: MAX (La Cúpularen postuan)
- 13:00: Sinatze-txanda: SANTIAGO VALENZUELA - MANUEL BARTUAL - NANCY PEÑA (Sinatze-gunean)
- 13:00 - 14:30: Origami tailerra (papiroflexia) Bizkaiko Origami Taldearen eskutik (tailerren gunea, 1 mahaian)
- 13:00 - 14:30: Sinatze-txanda: DAVID RUBÍN (Astiberriren postuan)
- 13:00: Sinatze-txanda: SARIMA (Dibbuks) (La Marca Amarillaren postuan)
- 13:00 - 14:00: Sinatze-txanda: MIREIA PÉREZ - JOSÉ FONOLLOSA (Diábolo-Sins Entido) (Jokerren postuan)
- 13:30 - 14:30: Aurkezpena: "ESPRESSO: El secreto del Líder-Coach" (El primer manga orientado al mundo de la empresa) Partaideak: Lelia Álvarez - Marcos Álvarez
ARRATSALDEZ
- 17:00 - 18:30: Go tailerra (estrategia mahai-jokoa ) Bilboko Go eskolaren eskutik (tailerren gunea, 3. mahaian)
- 17:30 - 21:30: Yugi Oh! lehiaketa Antolatzailea: tokyoshop.es
- 17:30 - 19:00: Cosplay lehiaketa
- 19:00 - 20:00: Karaoke lehiaketa
- 19:00 - 20:30: Japoniar kaligrafiaren tailerra Yoshiko Ura irakaslearen eskutik (tailerren gunea, 3. mahaian)
Gartxot filma ostiral honetan estreinatuko da hegoaldean
Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordiren filma geroago iparraldean estreinatzea ere espero dute
XII. mendean bizitako Gartxot Itzaltzuko bardoaren istorioa ipuin herrikoien bidez zabaldu zen mendetan zehar, 1917an Arturo Kanpionek idatziz jaso zuen arte. 2003an Gartxot komikia argitaratu zuen Argiak, Asisko Urmeneta, Marko Armspach eta Jokin Larreak egindakoa. Iaz marrazki bizidunetako film laburra egin zuten Juanjo Elordik eta Asisko Urmenetak, Somuga ekoiztetxearen bidez. Eta ostiral honetan Elordi eta Urmenetak beraiek egindako film luzea, Gartxot - konkista aitzineko konkista, hau ere Somugarekin, hegoaldeko lau hiriburuetan estreinatuko da, geroago iparraldean ere estreinatzeko esperantzarekin.
Itxura bikaina dauka filmak: grafismo oso originala eta berezia du, istorioa beti oso ederra eta erakargarria iruditu zait, musika Benito Lertxundiren Gartxoti buruzko abesti ezagunek osatzen dute, eta beste detaile piloa ditu film honek berezia egiten dutenak. Webgune ikaragarri txukunean ikus daitezke zehaztasun gehiago, trailerra barne, egileei elkarrizketak... Liburua ere argitaratuko du Elkarrek filmarentzat osatutako dokumentazioarekin.
Zorionak egileei, ez baita lorpen makala euskarazko marrazki bizidunetako film bat zine-aretoetan estreinatzea (haurrentzako ez bada). Ni ikusteko irrikaz nago! Eta zu, irakurle?
2011ko Espainiako Komiki Saria, Santiago Valenzuela donostiarrarentzat
"Plaza Elíptica" bere azken albumagatik
Espainiako Kultura Ministerioak 2007tik ematen duen Komiki Sari Nazionala, 20.000 eurorekin hornitua dagoena, Santiago Valenzuela donostiarrarentzat izan da aurten, gaur jakinarazi dutenez, iaz Edicions de Ponent argitaletxearekin kaleratutako Plaza elíptica lanagatik. Santiago ezaguna da batez ere Torrezno kapitainaren komiki sailarengatik, zeinean Plaza elíptica 7. albuma den. Zorionak Santiago!
Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
Gaur betetzen da mende bat Jacques Tardi komikigile handiaren pertsonaia famatuenetako baten, Adèle Blanc-Secen, abenturak hasi zirela. Eta ez dut esan nahi 100 urte pasa direla lehen aldiz bere istorioak argitaratu zirenetik, ez; hitzez hitz, 100 urte bete direla bere abenturak hasi zirenetik, hor ondoan Adèle et la bête bere lehen albumaren lehen orrian ikus daitekeenez. Zorionak Adèle!
Xabiroi komiki-aldizkariaren 24. zenbakia eta "Azken garaipena" albuma atera dira
Getxoko komiki-azokan izango dira aurten ere
Ikastolen Elkarteak argitaratzen duen Xabiroi komiki-aldizkariaren 2011ko urriari dagokion zenbakia, 24.a alegia, kalean da jada.
Zenbaki honetan ondokoak ikusiko ditugu:
- Dei Gaztelumendiren azala
- Nik neuk egiten dudan Albisteen txokoa
- Manu Ortegaren Haizea banda
- Auzomorro umorezko orri bikoitza, Sanviren gidoi eta irudiekin
- Haur besoetakoa sailaren 8 orri, Unai Iturriagaren gidoia eta Sanviren irudiekin
- Anbu, katu botaduna Antton Olariagaren orri bateko istorioa
- Kortsarioen ostatua sailaren 6 orriko bigarren emanaldia, Dani Fanoren gidoia eta Guillermo Gonzalezen irudiekin
- Asiskoren Hor Konpost banda
- KomikITAUN elkarrizketa-orri bikoitza, oraingoan Iban Zaldua eta Julen Ribasekin
- ZaldiEroaren Arranotxuren beste bi orri
- Katixa Agirreren gidoia eta Amaia Ballesterosen irudiak dituen Tontor birjinak 6 orriko istorioa
- Loperen Behien Tarzanen 3 orri
Eta berri on bat: azken bi urteetan Xabiroi aldizkarian atalka agertzen joan den Azken garaipena istorio bikaina, Iban Zalduaren gidoia eta Julen Ribasen irudiak dituena, album formatuan aterako da azaroan!
Gogoratu otsailaz geroztik Xabiroi aldizkaria eta bertatik ateratako albumak (Saiak, Piztia Otzanak, TeleAtoi eta orain Azken garaipena ere) Euskal Herriko hainbat komikidendetan eskuratu ahal direla (Bilboko Joker (Urkijo zumardia, 27), Donostiako Armagedon (Marzelino Soroa kalea, 2), Gasteizko Zuloa (Correria kalea, 21), Irungo Tinta Comics (Jose Egino kalea, 10) eta Iruñeko TBO (Merced kalea, 28)). Baina gainera azaroaren amaieran izango den Getxoko komiki-azokan ere izango du Xabiroik standa, eta han, aipatutako guztiak eskuragarri izateaz gain, autoreak sinatzen izango dira. Aprobetxatu aukera!
Bi komiki-erakusketa Koldo Mitxelena kulturunean
"JUAN CARLOS EGUILLOR Luis Gasca-Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Julián Armendarizen bildumetan" eta "Hiriko fikzioak"
Bi komiki-erakusketa daude ikusgai Koldo Mitxelena kulturunean urriaren 27tik hurrengo urteko urtarrilaren 28ra arte, biak Luis Gasca-Gipuzkoko Foru Aldundia eta Julian Armendarizen bildumetan oinarrituta: bata, JUAN CARLOS EGUILLOR Luis Gasca-Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Julián Armendarizen bildumetan izenburukoa, aurtengo martxoan hildako Juan Carlos Egillorren ingurukoa (Ganbara aretoan); eta bestea, Hiriko fikzioak izenburukoa, hiriek komikian izandako presentziaren ingurukoa (Erakustaretoan). Aukera bikaina komikiaren mundu zoragarria hobeto ezagutzeko!
Donostiako VIII. Komiki-Jardunaldiak
Urriaren amaieratik azaroa bitartean, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen barruan

Irudia: Arantza Sestayo / Rober Garay /
Vicente B. Ballestar
Urtero bezala, Donostiako Komiki Jardunaldiak antolatu ditu zortzigarrenez Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak, eta horren karira hainbat komiki-erakusketa izango ditugu ikusgai urriaren 29tik aurrera. Batetik, Pulp Visions izenekoa, Vicente B. Ballestar-i eskainia, Okendo Kultur Etxean egongo da abenduaren 10a bitartean; bestetik, Euskadi Fantastikoa VII zikloaren barruan, aurten Ederra eta Piztia izenburupean Arantza Sestayori eta Rober Garayri dedikatutako erakusketak egongo dira, Udal Liburutegi Nagusian azaroaren 12ra bitartean eta Príncipe Zinemetan abenduaren 4a bitartean hurrenez hurren. Ondoren duzue egile eta erakusketa bakoitzari buruzko informazio gehiago, jardunaldien webgunetik hartutakoa. Ikustera joan sin falta!
Vicente B. Ballestar
Modernoa izatea, moderno izatea bilatu gabe. Espazio-denboran azken modan egoteko gaitasuna. Vicente B. Ballestar (Bartzelona, 1929) ilustratzailearen lanak komikiaren eta fantasiazko eleberrien urrezko garaira eramaten gaitu, baina irudiak gaur, XXI. mendean, eginda daudela dirudi, gaur egungo artista askorengan eragina duen "retro" joerari jarraiki. Ballestarrek egindako ilustrazio ugarien estetika pertsonalak bestelako zirrarak bilatzen dituen publikoak hainbeste miresten duen vintage looka elikatzen du.
Ballestarrek Lonja Arte eta Lanbide Eskolan ikasi zuen Luis Muntané margolariarekin. Ondoren, Baixas Akademian irakasle lanetan aritu zen J. Lahosarekin batera. Margolari bikaina izan da beti eta horrela egiaztatzen dute Pulp Visions izeneko erakusketan biltzen den lan grafikoaren oinatzek. Kataluniako akuarelaren maisutzat jo izan dena –50eko hamarkadatik Kataluniako Akuarela Elkarteko kide da– Espainiako eskualde guztietan egindako erakusketa ugaritan parte hartu du, baita bestelako herrialde askotan egindakoetan ere, adibidez, Italian, Frantzian, Mexiko edo Kolonbian. Bere ibilbide oparoan hainbat eta hainbat sari jaso ditu. Bestetik, liburu didaktikoak ere idatzi ditu argitaletxe ezberdinentzat: Planeta eta RBA (Espainia), Watson-Guptill (AEB), Edition Michael Fischer (Alemania), Bordas (Frantzia), Hernous Forlag (Danimarka), Parramón (Espainia), Cantecleer (Belgika)...
Nazioarteko ilustrazioaren arloan izen ona eta arrakasta lortu duen artista honek hainbat eleberri eta argitalpenen azalak egin ditu, beldurrezko, zientzia-fikziozko edota western generoekin lotuak gehienak. Pulp Visions erakusketak akabatu ezin hobeagatik eta argitasun estetikoagatik izugarri boteretsuak diren irudiak jasotzen ditu, bere garaian John Sinclairren liburuak aurkezteko edota beldurrarekin eta misterioarekin lotutako goiburuak aurkezteko egindakoak.
Pulp Visions pintura eta ilustrazioa maite duten guztiei zuzenduta dago, ez bakarrik fantasiaren generoko jarraitzaile amorratuei. Bertaratzen direnek Vicente B. Ballestarren jatorrizko lanak ikusteko aukera izango dute, gauza izugarri zaila egungo garai digitalean. Izan ere, gaur egun ez da erraza, ezta ohikoa ere, marrazkilariaren teknikaz eta pintzelkadaz inolako artifiziorik gabe disfrutatzeko aukera izatea, nahiz eta ezinbestekoa izan artea interesatzen zaion ororentzat. Mundu honetan dauden beste mundu batzuk sekulako dotoreziaz islatzeko gai den artista honen jatorrizko lanaz gozatzeko aukera paregabea izango dute generoaren eta istoriotxoen zaleek.
Bada ordua gizon irudikor honen lanari omenaldia egiteko, bere lan paregabea gogora ekartzeko, eta horrek osteko sortzaileengan izandako eragina aintzatesteko.
Urriaren 29tik abenduaren 10era, Okendo Kultur Etxea
Arantza Sestayo
Sestayoren obra bakarra ikustea nahikoa da artista honek marrazkietan eta koloreetan erakusten duen birtuosismoaz jabetzeko. Bere ilustrazioen errealismoak harrapatu egiten gaitu, eta erretratatzen dituen elementu guztiek edertasuna eta poesia islatzen dute.
Besos Malditos ilustrazio-liburu ezagunaren egile den honek komikiaren munduan, haurrei zuzendutako ilustrazioan eta animazioan ere lan egin du. Gizakiaren irudia guztiz menperatzen du, eta xehetasun harrigarriarekin ezin hobe erretratatzen badaki, arkatzak edo kolore zoragarriak erabiliz.
Urriaren 29tik azaroaren 12ra, Udal Liburutegi Nagusia
Rober Garay
Ezinezkoa da egile egonezin honen lana lerro gutxitan laburtzea, hainbat mundutan aritzen baita: komikia, ilustrazioa, diseinu grafikoa, taula-jokoen garapena, kartelak, antzerki-eszenografia...
Gorea, umore mardula eta splatterra gogoko ditu, eta askotan erabiltzen ditu bere lanetan, komikietan gehienbat. Komiki horietan jaio dira, hain zuzen ere, sailkaezinak diren hainbat pertsonaia: Manurro, Kaoporrex kapitaina, Puto, Txotxolo...
Egun, ahal duen moduan moldatzen da eskuartean dituen proiektuak burutzeko: En Busca del ídolo de bronce Bermeoko hiribilduaren historiari buruzko album historikoa (oso lan zehatza eta dokumentatua), El Correo egunkarian argitaratzen den Roque Star komiki-saga (185 aste daramatza) eta sorkuntza grafikoarekin lotutako milaka lan.
Urriaren 29tik abenduaren 4ra, Príncipe zinemak










