Hemen zaude: Hasiera Blogak e-gorblog Aitor Arana

e-gorblog

Aitor Arana

"Helduentzat bakarrik"

Aitor Aranaren Komiki Gay eta Lesbiko bilduma

Ekainak 28an komunitate homosexualak Gay eta Lesbianen Nazinoarteko Eguna ospatu dau, azken aldiotako polemika oraindino baretu ez dala. Aitor Arana nekaezina, ordea, jo eta ke dabil homosexual euskaradunen esku hainbat lan argitaratzen. Horietako bat, "Komiki Gay eta Lesbikoa" (Hiria argitaletxea), pasa den mendeko azken 20 urtetan euskaraz argitaratutako bilduma dana. Liburua gaur ikusi dot liburudenda batean, eta azalean ohartxoa agertzen da argi eta garbi: "Helduentzat bakarrik". Argi ibili orduan!

Hauxe da egileari Berriak egindako alkarrizketa, ekainaren 28an kaleratuta.

Berria: Lan handia denbora gutxian, ezta?

Aitor Arana: (...) Komikien bilduma aspaldi lantzeko asmoa nuen, eta azken hilabetetan biribildu egin da.

B: Zer aurki dezake irakurleak komiki bilduman?

AA: Komiki Gay eta Lesbikoan saiatu naiz Euskal Herrian eskuragarri diren komikien garapena jarraitzen eta bilduma egiten. Horien antologia da; argitaratu den horren guztiaren aukeraketa esanguratsua eskaintzea da helburua. Garapen handia eduki dute komiki gay eta lesbikoek. Hasieran, komiki heterosexualen barnean argitaratzen ziren, eta nahiko desatsegina zen haien isla. Gayak azalkeria handiz azaltzen ziren publikazio horietan. Pixkanaka-pixkanaka, gayek komikiak gayentzat ekoizten hasi ziren, eta gauzak aldatu ziren. Bilduman, XX. mendeko lanak ikus daitezke; azken joerak ez ditut bildu bertan. Bere garaian jatorrizko hizkuntzan edo gaztelerara eta frantsesera itzulitakoak dira, gehienbat.

B: Nola erabili behar da bilduma?

AA: Komiki bilduman, egia esan, ez dakit zer erabilera eman behar zaion. Komikiak erosteko eta biltzeko zaletasuna eduki dut betidanik, eta nituen lanen bilduma bat publikatzea ideia polita litzatekeela pentsatu nuen. Beti gustatu egin zaizkit liburuak erostea eta biltzea. Material hau eskuratzeko zailtasun handiak ziren, eta bilduma interesgarria izan zitekeela uste nuen. Ziurrenik, baten batek baino gehiagok ezagutzen ez duen eta existitzen den material bat aurkituko du bilduman, bere harrigarri.

B: Euskal Herrian aurki litezkeen komikien inguruko bilduma egin duzu, baina nazioartean zer dago?

AA: Ameriketako Estatu Batuak dira lehen iturria, beren lege eta puritanismoa edukita ere. Hemen, itzulpenen bitartez edo ingelesez eskuratu ditugu. Beste iturri garrantzitsu bat Alemania da; hango egileak ospetsu egin dira nazioartean. Gaur egun, bi iturri horiek garrantzitsuak dira. Lehen Italia ere sortzaile garrantzisua izan zen, 1980ko hamarkadan eta 1993 urte ingururarte, gutxi gorabehera. Gaur egun, Bartzelonak ere indarra hartu du, gainera katalanez. Madrilen ere gero eta indar handiagoa hartu du, baina hori XXI. mendean, eta bilduman XX. mendera artekoa jorratu dut.

B: Zein izan da euskal ekarpena?

AA: Euskarazko komikigintza gay eta lesbikoa oso urria izan da. Pentsa: hogei urteren buruan, bederatzi orri baino ez daude. Komikiek hedapen handiagoa eduki dute Hegoaldean; Iparraldean kostaldean bakarrik. Hegoaldearen hegoaldean ere, nekazaritza giroan, material hau eskuratzeko zailtasun handia egon da.

B: Ba al dago horrelako komikiak irakurtzeko zaletasunik?

AA: Zaletasuna edukita ere, irakurleek egundoko ahalegina egin behar izan dute aleak eskuratzeko, eta zaletasuna ezin izan da garatu. Komikien maiztasuna asko trabatzen zen, eta adi-adi egon behar zenuen alea jasotzeko. Batzuetan, sei hilabete itxaron behar zen publikazio bat eskuratu ahal izateko, eta bilduma asko hasi eta bertan behera gelditzen ziren denborarekin. Gaur egun, denda gay eta lesbikoak badaude, eta eskuratzen errazagoa da. Garai batean, oso zaila zen eskuratzen.

B: Horrelako eskaintzak publikatzeko zailtasunik eduki duzu?

AA: Oso garrantzitsua izan da Hiria argitaletxeaaren jarrera. Beste batzuetara joan naiz liburuak eskaintzeko, eta oso jarrera itxia aurkitu dut editore gazteen artean ere, nire zoritxarrerako.

Patxi Lurra 2005/06/30
Egunkaria libre!
Bidegabekeria salatzeko. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko. Hemen torturatu egiten dela esateko. Auzipetuei elkartasuna adierazteko. Epaiketarik ez genuela nahi gogorarazteko. Epaiketa egingo dutenez, Egunkaria eta auzipetuak libre nahi ditugula erakusteko.
Egunkaria.info
Sustatu - Egunkaria libre

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 15etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Harpidetza
Harpidedunak:
RSS jarioa
E-mail harpidetza
Azken erantzunak
Re: Txikitakoak betiko e-gor, 2010/03/02
Txikitakoak betiko Elena, 2010/03/02
Zahartzen? Gaztetzen? patxi lurra, 2010/03/01
Nostalgia e-gor, 2010/03/01
Idazleez e-gor, 2010/02/10
Erantzunen harpidetza
Harpidedunak:
RSS jarioa
E-mail harpidetza
Etiketa lainoa
300 30x30 7K Agence barbare Aitor Arana Alan Moore Alfonso Azpiri Alfonso Zapico Alhóndiga Bilbao Aljebra American Splendor Angoulême Anti- liburudenda Arturo Erregea Asisko Asterix Astiberri Asus EEE PC Atiza Barakaldoko lehiaketa Bartzelonako komiki-azoka Basaurikomik Batman Bego Montorio Bill Watterson Blogs & beers Bordados Bruselako komikiaren museoa Bécassine CSS Café Budapest Calvin & Hobbes Clara-Tanit Arqué Cloud computing Crash comic DRM DTMLCalendar Dani Fano De rerum natura Disney Donostiako komiki-jardunaldiak Dublinés ETB Egunkaria El País El jueves Elhuyar aldizkaria Elkar Emakumeak Errealitate areagotua Escrivá de Balaguer Euskal Encodings Euskal rock Euskaltel Facebook Fanxinoteka Firefox Fontanarrosa Frank Miller Franquin Fructuoso Gaizka Barandiaran Ganorabako Gartxot Gaston Gazteak Getxoko komiki-azoka Giza eskubideak Goienkaria Gon Google Chrome Google Wave Guillermo Zubiaga Harriet Hartos de arte Hergé Heroiak Homosexualitatea IEB Ihes ederra In the shadow of no towers Inodoro Pereyra Ipurbeltz Irati Irungo komiki-azoka Iñaki G. Holgado Joanes Joyas literarias juveniles Juan Luis Landa Justin Hiriart Komik 10 Krea Kristalezko hiria La fiesta dibujada Linux Literaktum Little Nemo Luis Durán Mangamore Mantxi Marjane Satrapi Marko Marrazkirri Martín Romero Marvel Max Microsoft Mikroformatuak Mis tebeos favoritos Moblogging Motsukora Mundu digitala Muraille MythTV Métal Hurlant Nabarra Nafarroako komiki azoka Napartheid Numenak OLPC Otsobeltz Ovni Paco Roca Patxi Gallego Patxi Lurra Paul Auster Persepolis Peyo Piztia otzanak Poker Face Pololoak Portugaleteko lehiaketa Pottokiak RSS Raquel Alzate Rober Garay Ruben Arozena Sauré Sautrela Scott McCloud Senez Sherlock Holmes Shin-Chan Sin City Snoopy Supergrupo Tanaka Thorgal Tintin Torrentocracy UEU Ubuntu V for vendetta Watchmen Web semantikoa X-Men XHTML XO Xabiroi ZX Spectrum Ziberkomikiak Zope bestelakoak e-book e-gorblog gogoetak informatika komikiak
Artikulu aipagarriak
"Pololoak" sorta 2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03
Monoblogoa 2005/01/11
"Watchmen" sorta 2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07
OLPC sorta 2007/12 - 2008/01