PSEk autobus geltokia jarri nahi du Errebalen
Alderdi politiko guztiak ados daude Errebalen eman beharreko lehen pausuan: lursorua berreskuratu. 2007an saldu zion Eibarko Udalak (PSEren aldeko botuekin) SPV Eibar Boulevard enpresari eta kritikak jaso zituen oposiziotik, tartean, orain bere Gobernukide diren EAJ eta EAtik.
Lursorua 4,6 milioi eurotan saldu zuen Udalak, baina 670.000 euro baino ez ditu diruz jaso. Horrekin batera parkea, aparkalekua eta Merkatu Plazarentzat 600 m2 inguru jasoko zituen, eta horrela iristen zen guztira 4,6 milioi euroko baliora. Orain Errebal Center egingo ez dutela argi dagoela alderdi guztiak, Errebal Plataforma eta -antza- dendariak ere ados daude eman beharreko lehenengo pausua lursorua berreskuratzea dela.
Udala eta SPV Eibar Boulevard ez dira oraindik akordio batera iritsi, baina pil-pilean dagoen eztabaida hurrengo fasera pasa da zuzenean: lursoruan zer egin.
- Errebal Plataformak Hirigintza Plan Nagusiari buruzko liburuxkan azaldutako proiektua ontzat ematen du oraindik ere: merkatu plaza (merkatalgunea barne), baina parke handi batekin. Parkea errespetatzen duen proiektua "ontzat" emango du Plataformak.
- Hainbat dendari eta tabernari larrituta daude egoeraz, eta autobus geltokia egiteko eskatu dute azken asteotan. Gaur, irailak 29, bilera deitu dute arratsaldean Arrate Kultur Elkartean.
- EAJk merkatalgunearen aldeko apostua egiten jarraitzen du.
- PSEk egin du azken proposamena: 1.800m2 parkearentzat eta beste horrenbeste autobus geltokiarentzat. Beheko solairuan Merkatu Plaza eta supermerkatua; 2 solairu parking, eta beste 2 bizilagunentzako aparkalekuentzat.
Dimisioak
Udal agintariek krisi ekonomikoari egotzi diote Errebal Center proiektuaren gainbehera, baina EB-Aralar, Eusko Alkartasunak (eszisioa gauzatu arte Udal Gobernuko kidea) eta ANVk gestio okerra izan dela salatzearekin batera dimisioak eskatu dituzte. EB-Aralar koalizioak, gainera, Administrazioarekiko auzi-errekurtso bat jarri zuen, eta horrekin aurrera darrai.
Orain gure alkatearen esanetan Centro Comertzialak ez du bideragarritasuk eta horren nahiko adibide ba omen daude (PNVri erantzunez). Hori jakinez gero nola demontzez oraindik uztailan Centro Comertziala egingo dutela sinetsi leike?, gainera arazo finantzieroak normalak izango direla jakinik eta areago Proiektoaren egileri uzkeria bat ordaintzea nahi ez duena tartean egonda?.