Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Moda, estetika eta estiloa Anti-gona blog berrian

Moda, estetika eta estiloa Anti-gona blog berrian

EibarOrg 2009/10/01 11:56
Elena Laka eta Leire Narbaiza blogari eibartarrek Anti-gona blog berri bati ekin diote, Eibar.org komunitatean. Sustatuko Zer Erantzi ataleko kolaboratzaileak dira biak.
Moda, estetika eta estiloa Anti-gona blog berrian

Elena Laka eta Leire Narbaiza

Elena Lakak eta Leire Narbaizak blog bana badaukate hemen. Biak elkarrekin, Amodio Jaunarekin batera, Zer erantzi moda (?!) sekzioa hasi berri dute Sustatun. Moda, estetika, estiloa... Zer Erantzi halako zeozer da, baina estereotipoak borrokatzeko gogoz. Gustua hartu diote modaz aritzeari... badirudi uxatu direla Leireren lagunen hasierako zalantzak:

Onena, baina, gero etorri zen, gertu-gertuko lagunei eta familiakoei moda-kolaboratzaile izan behar nintzela kontatu nienean etorri zen. Zelako aurpegiak! moda, zuk? Purrustada batzuk ere entzun nituen.

Badakit oso moderna ez naizena, baina halakorik ez nuen espero. Hain txarto janzten naiz? Hain gustu txarra daukat? Horrek kezkatu egin ninduen, baita momentutxoren baten mindu ere. Hain gualtrapas-a ote naiz? Beharbada bai, eta horregatik proposatu didate atal hau: Zer erantzi.

Atal horretarako idatzi dituztenak jaso eta Anti-gona blog berrian batu dituzte, eta aurrerantzean artikuluak paraleloki Sustatun eta Anti-gonan idatziko dituzte. Hala ere, baliteke blog berrirako espreski idatzitako artikuluak ere idaztea.

Erref.: Anti-gona

etiketak: moda, blogak, sustatu
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: