Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Disko bat argitaratzea

Disko bat argitaratzea

Alfonso Guillo 2023/11/28 21:13
Kulturaren beste arlo batzuetan bezala, musikan ere produkzioa ugaria izan arren, botila-lepo estu baten aurrean gertatzen da jendearengana iritsi ahal izateko.

Disko bat argitaratzea kalitatezko langatzat jotzen da edonork ezin baitu argitaratzeko bezain musika-lan on bat egin. Ezta argitalpena ordaindu ere.

Diskoa aipatzen denean, CDa etorri ohi da oraindik gogora. Musikazale batzuei binilozkoa ere bururatzen zaie.

XX mendearen lehen erdian, beren ospea aretoz areto eraikia zuten artista haiei disko bat ateratzeak beren eragina hedatzea zekarkien eta diskoetxeak negozio haren partaide  giltzarriak izan ziren. 

Gerora diskoetxeek berek musikariak bilatzen zituzten beren iritziz arrakasta izan eta mozkina ekarriko zuten artistak. Eta marketinaren bultzadarekin, irrati-tb nahiz idatzizko prensaren kanpainen bidez, artista haiek jendearen gustuko bihurtzen ziren.  Ondorioz, ospea zuten edo gustukoak egiten ziren artistak entzun nahi izanez gero, irratian entzun ezean, diskoa erosi edota ekitaldietara jo behar izaten zuen jendeak.

Horretan zetzan disko eta ekitaldien jarduera ekonomikoa XX mendearen 2 zatian.  Binilo eta CD sasoia izan zen.

Diskoen garrantzia hain izan zen handia non artista batzuek, famatuenetako batzuek, noski, diskoaren argitalpenari zuzeneko ekitaldiei baino garrantzi handiagoa eman zioten, ekitaldiak murriztuz eta hauek entzulego izugarri zabalarentzat antolatuz.

 XXI mendean zehar teknologia aurreratu eta eskuragarriagoa  bihurtu da disko-argitalpenak ugarituz, baina  ageri denez, jendeak ez du hainbeste behar eta jotzeko areto eta aukerak ere ez dira argitalpenen mailan ugaritu. Aitzitik, gero eta maizago ematen ari dira makro-jaialdiak, jendetsuak eta artista oso ezagun eta bakanekin.

 Honetaz gain, norbaitek, kantuak ( iragarkiekin) zabalkunde digitalean doan entzuteko modua eskaini eta are balio gutxiagorekin geratu dira grabaketak. Jendearentzat doan moduan (iragarkiekin ohituta gaude eta...) , artistarentzat hutsaren hurrengo eta musika entzuteko moduan jartzen duenarentzat pagotxa gertatu dira.

 Horrela, sarri askotan musikarien bizkar, musika-lan ugari argitaratu, euskal kulturaren erakusleiho ederra osatu eta egileak harro asko sentitu arren,  euskal komunikabideen menpe geratzen dira lan berriak ezagunak egin eta ekitaldien dinamikan sartu nahirik.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:

Eguraldia

AEMETek emandako informazioa.

Erantzunak
Zorionak, Igor. Lan bikaina. Alex, 2024/10/26 00:50
Zorionak! 20 urte ez da gutxi. Gauzak asko aldatu ... iurgi, 2024/10/25 23:17
Alderdi politikuek banatu baino ez gaittue ... Asier Arregi, 2024/10/20 20:11
Animo, Josu, garrantzitsua da norbere sustraiei ... Elena, 2024/10/17 23:06
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
-1 Amaia Gisasola, 2024/10/13 18:45
-1 Amaia Gisasola, 2024/10/13 18:45
Se os ha olvidado el nombre de wenzeslao y ... Wenzeslao, 2024/10/10 17:30
Bikaina, Alfontso! Primeran egokitzen zaio letra ... Markos Zapiain, 2024/10/04 11:09