Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Zer du Idoia Mendiak Beatriz Artolazabalen aurka?

Zer du Idoia Mendiak Beatriz Artolazabalen aurka?

Markos Zapiain 2022/10/16 13:35

Egoki da eta zuzen gure ordezkarien arteko harremanen berri ahal bezain xehea izaten ahalegintzea, batik bat hedabideetan ageri ez direnak, herritar arruntok, behin goikoen tentsioak eta indar korrelazioak ezagututa, perspektiba errealistagoa lor baitezakegu osotasunaz. Helburu etiko-politiko horrek txutxu-mutxuak zabaltzeak eragin diezazukeen  erru sentimenduaren gainetik egon beharko luke.  

Lehengoan, bazkaltzen ari nintzela, Idoia Mendia eta bere senide batzuk alboan jarri zitzaizkidan. Hiru heldu ziren eta gazte bi. Familian Mendiak agintzen du. Jatekoa atera baino lehen hustua zuten lehenbiziko botila ardoa eta bigarrena ekartzeko agindu zioten zerbitzariari. Bigarrena ere irentsia zuten bazkaltzen hasi orduko.     

Horrela, beroan, Idoia Mendiak Beatriz Artolazabali buruz: "esa es más de pueblo que..."; “jode, la Bea, ¡qué vaga es!” 

Kafea hartu eta banindoan, baina Mendiaren inspirazioa sumaturik gelditzera deliberatu nintzen. Eta ez nintzen damutu:

"A ver, con la gravedad las tetas se te van cayendo, yo no voy a dejar de llevar sujetador”.

“Tú, Alfonso (senarrari), de joven, cuando salías a perrear sin calzoncillos...".

Pertsona umoretsua iruditu zitzaidan, bizia; izugarri irabazten du bere burua nahi duena esateko libre sentitzen duelarik, eta hori ez zaio edonori gertatzen.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.