Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Tolo Calafat, Annapurnan hilik

Tolo Calafat, Annapurnan hilik

Markos Zapiain 2010/04/29 16:51

Heriotza ez dut maite, ezta heriotza ekar dezakeena ere. Goi mailako mendia ikaragarria iruditzen zait, errusiar erruleta antzeko bat. Heriotza hain hurbil sentitzeak emango dio apika sakontasuna mendiko zirrarari. Gaur hil da Tolo Calafat. Annapurnara igotzen 10 lagunetik 4 hil egin da; baina iritsi direnen artean 10etik zazpi dago hilik.

 

Pasio guztiak zaizkio absurdo bizi ez dituenari. Baina mendiak absurdoari heriotza-kopuru beldurgarria eransten dio. Himalaiara joateak zeharkako suizidioa dirudi.

 

Kontrajarri egiten dira mendiko haize garbia eta tabernetako tabako-kiratsa, baina mendizaleak eta erretzaileak ezinegon berdina eragiten digute: lagun hurkoaren gozamen heriotzaz zipriztinduak begirada eta adimena erakarri eta blokeatzen dizkizu. Gainera, arbuio puritano bat eragiten du gure baitan hurkoa bere burua suntsituz gozatzen ikusteak.

 

Lehengoan Juan Mari Juaristik esan zuen burutik pasatu ere ez zaiola egiten mendira igotzea gailurrera kosta ahala kosta iristen ahalegindu gabe.

 

Ordea, sarritan ez ote dira maitagarriagoak prestalanak lanak berak baino? Ez al dira fidagarriagoak atarian gelditzen direnak beti barruraino sartu nahi izaten dutenak baino?

 

Bermeon bolo-bolo dabil mundakar bikote baten inguruko pasadizo bat. Bermeon kontatzen denez mundakarrei buruz, ez da hitzez hitz hartu behar. Peru eta Maria deituko diegu. Egun batean, Mariak Peruri: “Gaur seme-alabak kanpoan ibiliko dira. Egundoko txortaldi bikaina izango dugu, ikusiko duzu, inoiz ez bezala jango dizut txitxilinoa, goitik behera zurrupatuko dizut. Etzan zaitez hor.” Mariak esnegaina eta Chantilly-krema ekarri eta zakilaldea estali dio Peruri. Gailurrean marrubi-ale eder askoa ipini dio. Mariak bere burua prestatu eta gogoz jaten hasi behar zaionean Peruk eten egiten dio: “Ez, ez, otoi arren, hain dago polita!! Utzi horrela, atera argazki batzuk; egin nahi duzuna, baina ez ukitu!”

 

Goi mailako kirolariek Peru hori behar lukete eredu, bidean bertan goxo gelditzen baitaki, aldez aurretik uko eginik tontorra konkistatu, gola sartu eta norgehiagoka irabazteari, behinolako helburua ahaztuta.

JG
JG dio:
2010/05/12 14:56

Peru kaikua da. Eta bere emaztea oraindik gehiago.

ramon
ramon dio:
2010/05/13 23:36

DXMendian istripu larriren bat gertatzen den bakoitzean gauza berberak plazaratzen dira. Egiari atxikitu behar zaio gauza batzu: bat heriotz gehienetariko eragiten duen arrazoia, mendebaldeko mundiat, auto istripuak dira eta ez dut halako ausnarketa esintentzialistarik entzuten. Bi horrelako mendiko "abenturatan" bada noberan gaitasun, aurrean dagoen sailtasun eta noberan limiteak uztartu edo garaitzeko ahaleginak. "Abentarazale" askori esker gau egun munduan zehar esagutzen ditugihainbat leku gauza, janari etabar, zaletasun edso grina hori gizakian barne nolabait itsaturik dago, bestela nekez legoke eboliziorik. Eta horrela ikusi behar litzateke mendiko "abentura" horiek: grina, ahalegina eta arriskua, gehienetan ongi neurtua.

markos zapiain
markos zapiain dio:
2010/05/27 14:40

Nicolas Ridoux hazkuntza objetoreak honela laburbildu zion Edu Lartzangureni atzoko Berrian bizimodua apaltzeko mugimenduaren funtsa: “Gizabanako gisa, borondateko sinpletasuna; apaltasun zoriontsuan bizitzea. Talde gisa, ekonomia moteltzeko politika bultzatzea, pertsonen garapen osoa lortze aldera, gizakien dimentsio guztietan -poetikoan, kontenplaziozkoan-, baita lanean ere. Antzinako Greziako filosofoak ere bizimodu apalaren aldekoak ziren: «Gutxirekin aski ez duen gizonak ez du inoiz aski izango», zioten. Botereak ez digu bizipoza ematen, eta azken hori izan beharko litzateke helburua.”

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.