Thoreau, 5
  
  
  
    Markos Zapiain
  
  
  
    2014/02/14 09:13
  
  
  
4-KONBERTSIO POLITIKOA
- -Bere buruari iritziz aldatzeko eskubidea ematen dio; askatasunak zure atzoko usteen menpean ez bizitzea eskatzen du
 - -Anthony Burns eta John Brownen aferek bultzatzen dute konbertsiora
 - -Gobernuak esklabo iheslariak salatzera behartzen duen lege bat aldarrikatu zuen
 - -Thoreauk dioenez, hori Estatuaren gerra-aldarrikapen bat da beraren aurka (aurretik iheslariak lagunduak zituen, bere etxean aboliziozaleen batzarrak eginak zituen…)
 - -Estatuaren erabaki horrek eragozten dio naturaren ikuskizunaz gozatzea, ibilaldiez, hausnarketaz…
 - -“Walden” etikari zaiona zaio “Desobedientzia zibilaz” politikari
 
5- THOREAUREN PENTSAMENDU POLITIKOA: DESOBEDIENTZIA ZIBILAZ
- -1849, oso laburra, filosofia politikoko beste maisulan batzuk bezala (“Alderdi Komunistaren Manifestua”, “Printzea”, “Borondatezko morrontzaren diskurtsoa”)
 - -Politikari ekingo dio gizabanako gisa galdu duen lasaitasuna berreskuratzeko asmoz
 
- 1-Gobernurik onena, gutxien gobernatzen duena da; perfektuena, bat ere gobernatuko ez lukeena litzateke
 - 2-Gobernuek agintea ezartzen dute ez legitimoak direlako, baizik indarraren jabe direlako
 - 3-Legearenganako begirunea, kontzientziak agintzen digunaren ondoren dator; aurrena gizaki gara, soilik hurrena hiritar
 - 4-Bidegabekeriaren eta injustiziaren laguntzaile bilakatzen zara
 - -ez badituzu salatzen
 - -ez baduzu haiek abolitzeko borrokatzen
 - -ez badituzu eragozten
 - Kasu hauetan, bidegabekeria egin duena bezain errudun zara
 - 5-Estatuak etsaitzat du obeditu aurretik bere kabuz zalantzatzen eta hausnartzen duen edonor
 - 6-Ez dago arrazoi egokirik esklabotza aldezten duen gobernu bat onartzeko
 - -Ondo dago eskatzea esklabotza amai dadin
 - -Are hobeki, intsumisioa; esaterako, zergak ez ordaintzea
 - 7-Lege bidegabeak ez dira bete behar
 - -Gobernu bidegabe baten aurkako kontrabotererik eragingarriena, gizabanakoen ekintza da
 - -Gutxiengoa garaiezina da, bidegabekeria eragoztera benetan deliberatzen delarik
 - -Lan guztia ezin duzu zeuk bakarrik egin, baina zerbait egin beharko zenuke
 - -Estatuak ezin ditu desobedientzialari guztiak espetxeratu, makurtu beharko du
 - -Estatuak atzera egin eta borroka uzten duenean, iraultza egina dago, iraultza baketsua
 
