Thoreau, 4
1-LOTURA BARIK BIZI, ETA LIBRE
· -Thoreau libertario bat izan zen. Libertarioa: “Askatasun indibiduala mugatzerik inolaz ere onartzen ez duena, ez gizarte kontuetan, ez politikan.”
· -Zure buruarekin: bakardadea atsegin
· -Besteekin: distantzia egokia, trikuarena
· -Munduarekin: indiferentzia; “Mundua suntsitzear balitz ere, ez nuke hori ikusi ahal izateko kale-kantoira hurbiltzeko lanik hartuko”.
· -Pairagaitz zaio otzantasuna, domestikotasuna, bai abereengan eta bai gizakiengan
· -Piztia basatiak basati behar du
· -Barregarria bezain negargarria da otsoa etxe-abere bilakaraztea
2-BIZIMODU SINPLEA
· -Ez lanik, ez sendirik, ez aberririk
· -Ez inoren ez ezeren menpeko
· -Inori azalpenik eman behar ez
· -Joan, etorri, gelditu, nahi izatean
· -Dagokizun unean bizi; zure denboraren erabileraren jabe izan
· -Zure bizimodua asmatu
· -Harremanak, soilik nahi duzunarekin
· -Nahi izatean, harremana eten
· -Zure naturari entzun, zure joerak bete
· -Zure baitako bizi indarrak nahi duena onartu
· -Ametsak bizi, bizitza amestu
· -Inori ez obeditu, inor ez gidatu
· -Zure bizitza arte-lan bilakarazi
3-FILANTROPIA GORROTO
· -Thoreauk ez du hurkoa maitatzeko agindu kristaua maite
· -Ongintzak eta errukiak injustizia iraunarazten dute: erremusinak dakar txiroa laguntzara ohitzea
· -Ezabatu beharreko sistema iraunarazten du errukiak
· -Thoreauk iraultza espirituala laudatzen du, indibiduala: ez gara gizateria salbatzera etorri, baizik bizimodu filosofiko bat asmatzera