Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Thoreau, 3

Thoreau, 3

Markos Zapiain 2014/02/08 09:22
3-NOLA MAMITU BIZIMODU FILOSOFIKO BAT?

 

1.    GIZARTE INDUSTRIALAREN ETA MODERNITATEAREN KRITIKA

 

·         Harvarden, Unibertsitatean, 20 urte zituela, “Garai modernoetako espiritu komertziala eta bere eragina nazio baten izaera politiko, moral eta literarioaren gain” idatzi zuen, eta bere obra eta bizimodu osoaren ernamuina dugu bertan

·         Modernitatearen kritika: Thoreauk maite ez dituen teknikarien, ingeniarien, bankarien eta merkatarien garaia dugu hau

·         Ez ditu hiriak gogoko, ez dirua, ez salerosketa, ez industria

·         Nahiago du landa, basoa, buruaskitasun naturala

·         Ez du gustuko kontsumoaren araberako ekoizpena

·         Filosofia “bizimodu-ekonomiarekin” identifikatzen du

·         Thoreau nolabait ekologista teknofobo bat da, ez du uste industria-iraultzak zoriontsuago egingo gaituenik; edonola ere, berak ez du iraultza orokorrik bilatzen, baizik gizabanako zehatzen erreforma moral eta espirituala; ez du sinesten gizabanako partikularrengan baino

 

2.    BIZIMODU FILOSOFIKOA

 

·         “Filosofia irakasle franko dugu gurean, baina filosofo bakar bat ere ez.”

·         Filosofo izatea ez da gogoeta zail eta sotilak adieraztea

·         Ezta filosofia-eskolak sortzea ere

·         Baizik jakinduria maitatzea, honen araberako bizimodu sinple eta independentea mamituz; bizitzak dakartzan arazoetatik batzuk konponbidean jartzea, ez soilik teorian, baizik praktikan

·         Bizitza pentsatu eta pentsamendua bizi

 

3.    BIZIMODU XIXTRINAREN AURKA

·         “Bistan da zuetako askok bizitza erdipurdiko eta tentelak bizi dituzuela”

·         Gizaki gehienak, onartutako etsipenean bizi dira. Lasaitasun deitzen dena erabateko desesperazioa da.

·         Zer da bizimodu xixtrina?

·         Balio faltsuen bila dabilenarena: dirua, ohoreak, agintea, jabetza, ospea

·         Edota kontsumo-gizarteak dakartzan bizio berrien bila: nahia eta apeta, erosi, poseditu, kontsumitu, ordeztu, ostera ere nahia eta apeta…

·         Bizimodu xixtrina besteekiko harremanetan: itxura hutsera eta axalkeriara mugatutako harremana; hirian, goiko kaleetako harreman hutsalak zapatu gauetan, hitzontzikeria eta mozkor tristea…

·         Bizimodu xixtrina oro har: bere baitan bildua bizi ez denaren bizimodua

·         Estatua, gizartea eta politika: kontrako eztarrian trabatu eta goitika eginarazten digun arandoia

 

4.    BOTIKA EUPEPTIKOA

 

“EU”: ona, ongia (Eulogio, Eufrasio, Eudaimonismoa, Euforia, Eufonia, Eukaristia)

·         Lehen araua: bizitze hutsak dakarren atseginaz gozatzen ikasi

·         Zure burua zoriondu, egunsenti bakoitzaren distira berriagatik

·         Bigarren araua: ezetzaren eta ilunaren etengabeko lanari aurre egin, zorion eta gozamen nahi sendo baten bidez

·         Zoriona eraiki egiten baita, ez zaigu berez etortzen

·         Hirugarren araua: zure burua erdigunean kokatu

·         Gure gizarteotan, ez gara gure buruaren jabe

·         Bizitza galdu egiten dugu, bizimodua atera nahian gabiltzalarik

·         Makina bilakarazten gaituzte

·         Benetako bizitza etorkizunerako uzten dugu (lana izatean, jubilatzean…)

·         Konponbideak:

·         Nork bere burua asmatu eta eraiki

·         Bizimodu osasuntsu, neurritsu eta soila

·         Erromatarren “otium”a berpiztu, aisialdia: zure buruaren jabe, beti eta nonahi

·         Laugarren araua: zoritxarra atsegin bilakarazi; negatiboan positiboa bilatu

 

5.    BOST GOGO-JARDUN, TXARRA ON GISA IKUSTEKO

·         Espetxealdia, mundua begi berriekin ikusteko aukera

·         Istripuzko sutea, suzko paisaia bikain batez gozatzeko aukera

·         Haratustela, sarraskia, bizitzaren garaipen gisa

·         Euritea, naturarentzat bedeinkazio

·         Agonia, hilzoria, bizitzako une trinkoak bizitzeko aukera: hiltzera doala, Thoreauk uko egingo die analgesikoei

·         Hilzoriari dagozkion uneak sakonki bizi nahi ditu, agoniaren sentsazioez gozatu; sentsazio horiek bizitzari baitagozkio; eta horrela hilzoria eta agonia bigarren mailan gelditzen dira

·         Une bakoitza sakonki bizi: ez esan “hil behar dut”, etorkizunari baitagokio eta ez dugu zertan etorkizunaz beldurtu

·         Baizik “bizirik nago”: horrek orainaldi bat oparitzen baitizu, gozatu beharrekoa

·         Bizitza jai handi bat da, maitagarri bilakarazi dezakeguna

 

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.