Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Terelu Camposekin desados

Terelu Camposekin desados

Markos Zapiain 2022/09/18 14:05
Lecturas-en adierazi duenez, beti izan du nahiago Lady Di Camilla baino

Ez da uher samarra emakume ospetsu gaixotien benerazio hori, heriotza nabarmen hurbil erakusteak eta izateak pizten duena? Herriaren zati handi batek arazoek itotako andreak maite ditu, anorexiaren eta depresioaren atzaparrek liluratzen dute. Ez dira soilik errepublikarrak gurago dutenak printzesa hilik bizirik baino. Hil zutenean lortu zuen Dianak apoteosia (“Jainko bilakatu” esan nahi du “apoteosi” hitzak).

Camillak, aldiz, distantzia osasuntsuagoa ezartzen jakin du bere eta tanatofiloen artean, eta alde horrek aukera eman dio barruan daraman bisionarioari bide emateko: zerbait ikusi dio inork deus gutxi ikusten dion Charles pepelerdoari. Poeta bihurtu zuen halako gizon sikua (I wanna be your Tampax). Ez da harritzekoa Camilla izatea, europar monarken artean, muturreko errepublikar sutsuenei ere gillotina aplikatzea latzen egingo litzaiekeena. Dianak "rottweiler" ezizena jarri zion arren, gehiago dirudi orkatza, zeinak jauzi txundigarriak egin baititzake, hain baititu indartsuak hankak.

  

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.