Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Satorraren palestinarra

Satorraren palestinarra

Markos Zapiain 2010/12/28 12:56

 

Autopistetan polizia sekretuek beren plaka erakutsi eta ez dute ordaindu behar izaten. Pilo bat dira, eta azken aldi honetan ikurrinak eta palestinar zapiak jantzita doaz. Manifara bidean edo Infiltraziotik bueltan, arropa aldatzeko lana ere ez dute hartzen, ez zaie axola autopistetako ordain-kabinetako langileek ezagut ditzaten. Giro berriari esker, euro eta erdi aurrez dezakete, diskreziorik batere gabe ibilita ere. Ondo pentsatuta, dena den, baliteke etakideak izatea, hedabideek jakin gabe polizia sekretuen plakak lapurtu eta erabiltzen ari direnak.  

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.