Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Porrotxen bibotea

Porrotxen bibotea

Markos Zapiain 2010/10/14 12:45

 

Takolo, Pirritx eta Porrotxek oso txikitandik pizten dute euskal umeengan fan eta miresle aldartea. Behin batean Elorrion, gure alaba bat, Porrotx agertokitik jaitsi eta argazki baterako posatzera hurbildu zitzaionean, negarrez hasi zen hunkituta. Hunkidura hura Jonas Brothersengana bideratuko zuen gerora.

 

Batzuetan ordea ez da transferentziarik gertatzen eta Takolo, Pirritx eta Porrotxengan finkatzen da behin betiko miresle grina hori. Horixe da Xabi Paya gazi-gozokide ohiaren kasua. Azkenaurreko Argian kontatu digu Birminghamera joango dela urte beterako, Etxepare institutuaren eskutik. Baina ez digu kontatu nolako despedida izan duen. Lagunek merezi bezalakoa egin diote, hunkigarria bezain ederra. Baita berebiziko ezustekoa eman ere, Xabiren talde gogokoena ekarri baitute agur- festara: Pirritx, Porrotx eta Marimotots.

 

Bestalde, ohiko galdera da zer ote dugun euskaldunok desberdin, zerk egiten gaituen bakan eta berezi munduan. Hizkuntza aipatzen da, baina herri orok du hizkuntzaren bat, edo asko.

 

Inongo herrik ez duena da pailazo bibotedun bat, gure berezitasunik nabarmena ziurrenik. Bitxia baita zinez: Berri Txarrak-ekoek pailazo korbataduna aipatzen dute “Zirkua” abestian, baina nanoa da zirku horretako biboteduna. Google-n ikertu, bilatu “moustached clown” edo “payaso bigotudo”, eta biboterik gabeko pailazoak agertuko zaizkizu, edo pailazoak ez diren bibotedunak, edo bestela Maradona, Benedikto XVI.a, Michael Jackson, Batmaneko Jokerra, Obama, edonor, baina pailazo bibotedunik, alerik ere ez. Pailazo bibotedunarena da zirkuko ikonografiari euskaldunok egin diogun ekarpenik garrantzitsuena. Biba gu eta biba Joxe Mari Agirretxe, Porrotx, poz handiagoa eman baitio Euskal Herriari Elkano, Loiolako Inazio eta beste euskal unibertsal guztiak batera baino, eta gainera unibertsoari erakutsi dio pailazoak badakiela bibotea prestuki eramaten.

laka
laka dio:
2010/10/15 11:13

Markos arrazoi guztia daukazu, ados nago inoiz ez baduzu ikusi zatoz euskal herrira dena baitago hemen jejejje

markos zapiain
markos zapiain dio:
2010/10/15 00:54

leire, zer zabiltza hemen kuxkuxean?

hauek Jonas koitaduak baino hobeak dira eta kantua txikitan gustatzen zitzaizun, ondo adierzten du Elantxobeko arraunlarien arteko giroa

http://www.youtube.com/watch?v=mN7Xs9WVNBU

laka
laka dio:
2010/10/15 11:13

Markos arrazoi guztia daukazu, ados nago inoiz ez baduzu ikusi zatoz euskal herrira dena baitago hemen jejejje

Leire
Leire dio:
2010/10/14 21:21

Aupa Porrotx eta Jonas Brothers!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.