Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Politikaria eta kultura gizona

Politikaria eta kultura gizona

Markos Zapiain 2008/03/12 09:16

 


 

Apika baten batek inoiz sinetsiko zuen "kulturak askatuko zaitu" eta gisakoetan. Politikariak sarritan idazlea, artista, ospetsua, berritsu ganorabakotzat dauka, hauteskunde kanpaina batean apaingarri gisa ondo eman dezakeena, baina erabaki serioak hartzeko orduan hobe ahal bezain urruti. Juan Ajuriagarra politikari petoa zen. Eta begira nola erabili zuen kultur jendea ataka estu batean (Saizarbitoriak kontatu du “Gorde nazazu lurpean” liburuan):

Gerra zibilean, faxistak Sukarrietara hurbiltzen ari zirela-eta, buruzagi jeltzaleek Sabino Aranaren hezurrak bertako hilobitik atera zituzten ezkutuan. Ajuriagerrak EBBko buru Doroteo Ziaurritzi kutxa bat eman zion, Sabinoren hezurrak zituela esanez. Handik pixka batera, Ajuriagerrak kutxa hori Lapurdiko Betharramera garraiatu zuen, fundatzailearen hezurrei lur emateko, Isaac Lopez de Mendizabal, aita Donostia eta Alberto Onaindia artistak lagun zituela. Ajuriagerrak esan zuen Mixel Garikoitzen hezurrak hango elizan daudelako lurperatu zituztela bertan Sabinorenak. Euzkadi Buru Batzarreko egoitzan ere behin baino gehiagotan errepikatu zuen jende askoren aurrean oso pozik zegoela azkenean lortu zuelako Sabinoren hezurrak Lapurdin leku seguruan ehorztea.

Baina ez zeuden Lapurdin. Gizon argia zen Ajuriagerra, eta maltzurkeria horrek egiazko arrastoa galaraztea zuen helburu. Horregatik, lagun bakan batzuk izan ezik (eta horien artean ez zegoen ospetsurik), berrogeita hamabi urtez mundu guztiak uste izan zuen erlikiak mugaz bestaldean zeudela gordeta (Lopez de Mendizabal, aita Donostia eta Alberto Onaindia kulturgileak barne, noski), eta ez Zallan.


Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.