Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Polemisten ezkontza (c)

Polemisten ezkontza (c)

Markos Zapiain 2026/06/26 13:20

Orduan malguak eszeptiko zurrunari oroitaraziko lioke Mitxelenak berak balio berezia aitortu izan diela zenbakiei filologia konparatistan, eta ezin dela ukatu zein den harrigarria euskararen eta iberieraren sistemen arteko paralelismoa. Eta egia da: Eduardo Orduñak eta Joan Ferrerrek desestaliriko zerrendak ez lukete axolagabe utziko ez Mitxelena zurruna ez malgua. Polemikaren beroan, haatik, nekez aldatuko du jarrera Mitxelena zurrunak. Ñabartu bai, ordea, kili-kolo utzi baitute malguaren arrazoiek. Aurkariaren ahuldadea profitaturik, malguak erantsiko du “Abar” eta “Hamar” hitzen arteko antza ez dela txiripa isolatua, sistema baten baitakoa baino, eta ireki egiten digula beste hamaika paralelismo aurkitzeko bidea. Atzera egiten ari da geldika-geldika Mitxelenatxo zuhur zurruna. Erdi damu zaizkio “irreductible” eta “inconmensurable” haiek. Dena den, azken hatsarekin batera, eta isildu baino lehen, zalantza egingo du, hizkuntzalaritza konparatuaren irizpide klasikoen arabera, ziurtzat eman ote daitekeen euskararen eta iberiaren arteko ahaidetasun genetikoa. 

Ihardukitzaile malguak irabazi du. Irabazle eskuzabala da ordea, eta galtzailea besarkatu eta ezkondu egingo dira. Mitxelena, bere osotasunean, ez zen bere iritziei itsatsirik bizi zen euskalaria, eta behin eta berriz idatzi zuen datu berriak agertzearekin batera hipotesiak berrikusi egin behar direla. Beti zegoen hipotesiak aldatzeko prest. Onartuko luke gero eta arrazoi sendoagoak daudela pentsatzeko euskararen eta iberieraren arteko lotura uste baino estuagoa zela, zenbakien sistemako paralelismoari beste hainbat elementu emendatu baitzaizkio.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.

Azken erantzunak
Ondo ekarria. Adibidez, ez Mitxelena ez Brassens ... Markos Zapiain, 2026/06/16 10:25
Georges Brassens (1921-1981) kantari ... Amatiño, 2026/06/11 14:50
Mila esker, Urko! Irakurri ditiat Mastodonen gai ... Markos Zapiain, 2026/06/10 21:03
Txillardegik eta Jorge Luis Borgesek hizkuntzari ... Urko Azpitarte Zubizarreta, 2026/06/09 18:42
Beharbada bai, Amatiño. Hori bai, ... Markos Zapiain, 2026/05/28 07:35
Ebidentziaren bost paradigma horiek egia ... Amatiño, 2026/05/27 18:16
Arrazoia, Amatiño, kar-kar-kar.   Josu Goikoetxea ... Markos Zapiain, 2026/05/02 22:56
Von Neumannek, matematiko eta informatiko ... Amatiño, 2026/05/02 12:11
Euskal abeslari ospetsu batek pertsona ilegabeen ... Markos Zapiain, 2026/03/12 17:55
Andoni Ortuzar zara? Markos Zapiain, 2026/01/07 17:50