Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Pistolak ere bai

Pistolak ere bai

Markos Zapiain 2024/08/13 19:55

Saio psikoanalitikoan, sendabidea argituko duen zentzua piztuko bada, inkontzientearen jokabide bitxi maltzurra intuizio poetiko gisako batek harrapatuko badu, bikoitza da erabili beharreko metodoa: batetik, kontuan hartu behar da ezen ohiko begirada eta ulermen kontzientearentzat zentzugabekeriak direla inkontzienteak darabiltzan metaforak eta metonimiak, adierazleak ez baitu zerikusi zuzen eta bistakorik adierazitakoarekin, ez dute antzik. Giro eta abagune egokia prestatu behar da adierazlearen eta adieraziaren arteko antzekotasun metaforikoa edo hurbiltasun metonimikoa ager daitezen, solasa ongi zaindu. Nekez eramango zaitu bestela marrantak buztanak miazkatzeko afizioraino.

Bestetik, pazientziaz zeharkatu behar da behin eta berriro adierazleen katea, katebegiz katebegi, atzera eta aurrera.

Horretan zabiltzatela, zapaldutako ikuskizun traumatikoa ageri da ezustean: aitak armak zituen armairu batean, erakusleiho ere bazena. Behin batean, aita mozkor zelarik, amak pistola doratu bat armairutik atera, ahoratu eta fakir gisa jolasteari ekin zion: pistola barrura, pistola kanpora.

Aitaren bortizkeria drogatua aienatu eta liluraturik begiratzen zion amari, otzandurik. Orduan ama belaunikatu, aitaren prakak jaitsi eta zakila zurrupatzeari ekin zion. Gurasoek uste zuten mugikorrarekin olgetan zebilela artean umea zen pazientea, sehaskan. Oker zeuden, den-dena ikusi baitzuen.

Gerora, etengabe errepikatzen zizun amak “Den -dena jan behar duzu!”

Pistolak ere bai, ezta ama? [1]

 

 

[1] Nolakoa zatekeen Txillardegik asmatutako eszena psikoanalitiko bat, Hizkuntza eta pentsakera-n erakutsi zigun Lacan oinarri harturik? Ez menturaz hemen pintatu dudanaz arras bestelakoa. Peru Leartzako eleberriko zenbait pasartetan nabari den giro bortitz eta arraroa ekartzen saiatu naiz.  

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.