Patxi Iraeta obalatuari
Misterio ugari dugu G puntuaren inguruan.
Alua oso zaharra da. Zerk eragotzi du hain luzaro G puntuaren topatzea, jendea agertu zenetik 1944ra arte? G puntuaren adierazpenak biziki deigarriak dira. Bigarren C-ko Gotzon Bilbaori susmagarri zaio Kamasutra idatzi zuten adituei G puntuak ihes egin izana.
Nolatan onartzen dugu beste barik hain antzinakoa eta garrantzitsua den zerbait halako batean eta hain berriki AURKITU egin dugula?
Ez dirudi zeharo burugabea pentsatzeak Graftenbergek G puntua 1944an aurkitu zuela hain zuzen G puntua Unibertsoan lehenbizikoz sasoi hartantxe agertu zelako. Espezieen gorputzak ez dira betikoak, bilakaerak ez du etenik, organoak aldatzen, sortzen eta desagertzen doaz, buztana galdu genuen.
Ustekabekoak baitira bizitza eta giza gorputza; oroz lehen, alua. Txokolatezko Kinder arrautzaren ezpalekoa dugu alua, beti ezustekoren bat opari. Baliteke G puntua zona erogeno berri bat izatea. Ziurrenik ezkutuki ugari egongo da oraindik aluko labirintoan behar bezala miatu gabe. Orain bertan eraberritzen ariko da agian. Espezieen bilakaera berrikuntza txundigarriz beterik baitago.
Besterik da eta zailagoa, G puntuaren aurkikuntzak Bigarren Mundu Gerraren amaierarekin zerikusirik izan ote zuen erabakitzea.
Amaierarekin zehazki, auskalo. Baina baliteke giza gorputzak Bigarren Mundu Gerrak eraginiko sufrimendu ikaragarri hura mutazio baten bidez atsegina handituz konpentsatu izana. Kanpoaldetik zetorkion Historiaren oinazea baretzeko asmatuko zuen beharbada giza gorputzak barrualdeko plazer berri hori.
Andropausiaren erreten aldapanbeherakoan sartuta, testosteronak abandonatu nauenetik, ni ere buztana galduta sentitzen hasia naiz. Eskerrak nere oinazetxo hau baretzeko plazer berriez gozatzeko moduan naizen noizik eta behin. Alajaina, bati ez diote egunero "obalatu" deitzen! Estimatzen da, Markos :-) Bigarren C-ko Gotzon Bilbaori, nere zorionik beroenak, hain ondorio bikaina ateratzeagatik. / Azken hipotesi horri buruz, gaur bertan ikusi det telebistan, Afrikan, ez dakit ze tokitan, mutatu egin dala gizakia, malariatik babestuago daudela belaunaldi berriak, beraz, inoiz Euskal-Herrian pakerik ezagutzen badegu, batek daki, G puntuaren antzeko bat erneko zaigu igual. Izena asmatzen hasi beharko genuke, badaezpadaere. Ibarretxek batere arrakastarik badu bere planarekin, berarekin akordatzea litzake justuena ;-)