Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Anatolia

Anatolia

Markos Zapiain 2024/12/23 15:10

Izan ditugu aldeztu dutenak ez indoeuropera baizik eta euskara bera ekarri zuela orain dela 4.500 urteko estepa pontikoko migrazioak, baina hipotesi horrek urruti du gaur egun kontsentsu akademikoa. Adostasun handiagoa bildu du beste hipotesi honek: Anatoliatik eta Mesopotamiatik heldu zen euskara, orain dela 6.000 urte inguru, Neolitoko bizimodu nekazariarekin batera. Migrazio horri zor diogu, hasieran esan bezala, gure genomaren % 55. Horregatik sentitzen gara etxean bezala Istanbulen eta Benidormen.

Arazoa: “Orkeikelaur” ezizeneko hizkuntzalari jakintsu bezain fidagarriakTrifinium  foroan idatzi duenez, iberiera edo euskara eta sumerrera alderatzeak ez du emaitza esanguratsurik ekarri. Ezaugarri komunak dauzkaten arren —adibidez, ergatibitatea—, kointzidentzia tipologiko hutsak dira, ez genetikoak.

Orkeikelaurren esanetan, Anatolia eta Mesopotamiako hizkuntzen hiztegietan bilatzen duenak kointzidentzia deigarriren bat aurkituko du iberierarekin edo euskararekin, baina kasualitateari zor izaten zaio. Hizkuntzalaritza historiko-konparatiboaren metodoak hor aplikatzeak ez du zentzurik; gaur egun ez, behintzat.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.