Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Mutilagun hilarekin ezkondu

Mutilagun hilarekin ezkondu

Markos Zapiain 2010/01/12 19:19

Neska frantses bat, Magali Jaskiewicz, 26 urtekoa, ezkontzan “bai, nahi dut” onartu zuenez geroztik da alargun. Jonathanekin ezkondu da Magali. Sei urtez bizi izan ziren elkarrekin eta bi alaba dauzkate. Jonathan iaz hil zen auto istripuz.

Hil osteko ezkontzak Magali alargun bilakatu du erakundeen aurrean. Hori izan du helburu. Dommary-Baroncourteko udaletxean burutu du ezkontza, Frantziako ekialdean. Soineko zuriz jantzirik, lagunez eta senidez inguraturik eta bere bikotekidearen argazki handi bat zeremonian gailen.

Kazetariei esan die ez duela ezkontza ospatuko: “Kafe bat hartuko dut eta lagundu didatenei eskerrak eman, hori baino ez”.

Legeak baimendu du ezkontza hau.

Christophe Caput da Dommary-Baroncourteko auzapeza. Magaliren eskaera, ezkontzeko asmoa, onargarri eta zintzotzat jo du. Frantziako legediaren arabera, hil osteko ezkontzak zilegi dira, baldin argiki eta garbiki erakusten bada hildakoak ezkontzeko asmoa zuela, bizi zen bitartean jakina. Magalik eta Jonathanek udaletxera jo zuten, ezkontzeko hitzordua eskatzera, Jonathan hil baino bi egun lehenago.

Ez dira oso-oso ohikoak, baina halako ezkontza frankotxo burutzen da urtero Frantzian.

Luistxo
Luistxo dio:
2010/01/14 12:24

Mormoiek hilak bataiatzen dituzte. Horregatik txoratzen dira genealogiarekin: nahi dute ahalbait fianbre gehien identifikatu, haiek bataiatzearekin salbazioa eskaintzeko hilen animei.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.