Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Mutila erromantiko, neska irudiari lotuagoa

Mutila erromantiko, neska irudiari lotuagoa

Markos Zapiain 2008/02/08 13:27

Gaur egungo gazteen maitasun gorabeherak betiko gazteenak dira: ezkutatu beharreko maitemintze itzela eta etsipen itzelagoa, jelosia basatia eta pozaldi ikaragarriak, lehenbiziko aldiaren aurreko kezka… Oro har, oso erromantikoak dira.

Dena den, nire ikasleen artean behintzat askoz ere sentimentalagoak dira mutilak neskak baino, jendaurrean aitortzea zail egiten zaien arren. Hamazazpi urteko mutila oheratu eta han hasiko zaizu burkoari besarkatuta “oi maripili, maripili laztana, asko gutzut”. Aldiz, gero eta neska gehiagorentzat mutilaguna bere irudiaren osagai eta osagarrietako bat da, beste askoren artean. Gerrikoa eta prakak Roxy, alkandora Billabon, diadema arrosa eta ondo konbinaturik a juego Pilotari serieko protagonistaren antzeko mutilaguna. Anitz neska dira gero eta nartzisistago eta beren balizko kanpoedertasunaren beste apaingarri gisa darabilte mutilaguna. Sentimenduei dagokienez, garrantzitsuagoa zaie lagun taldea bikotekidea baino.

korridorean (lelango filleko bat)
korridorean (lelango filleko bat) dio:
2008/02/16 21:14

Errozoie dakozu, Markos. Kasu batzutan beteten da. Baie zer guzu esatie, ezta hain gatxa mutil bet billabongeko boltsa baten parera imintzie, berau mutile Castrelakue badan. Gudot esan, Barbie batek beti okingo dauela Action Man-a. Eta geure Action Man koittadue erromantikue izetiez gain, apur bet ganorabakue be bada.

Len emon dotzuten adibidiegaz argi ta garbi ulertukozu. Baie bueno, zer ingotzagu ba, seguramente Castrek be okingo dau beran bidxotz txikitxue, ezta? (Azken hau ondo geratuteko esan dot, Castrek leiduko balekidau).

Portxierto, asko gusta dazt Amy Winehouse-en kantien bidez ikasliek hunkituteko dakozun sistema barridxe. Oso efektibue. Lelau Hanna Montana, gero Marx, azkanien Amy... Holan segidute reboluziño alarmantie sortukozu, txo.

Baie, galdera bat. Elejitekutan, nor elejiduko lekizu hiruretatik? Astelenan esangoztazu.

Lukaz
Lukaz dio:
2008/02/17 03:20

Orainarte emakumearen botere sexuala gizonaren botere fisikoaren itzalpean egon da. Baina, mundu berri honetako rol aldaketa "justutzat" onartu duten mutiko gazteak, bihotz oneko gaztetxoak, emakumearen aginte tiraniko-sexuala aurkitu dute ordainetan. Antzina gizona gizon zen itsasoan, bizi arriskuan bere betebehar fededunaz lepo eta emakumeak gizonaren itzulera negarretan itxoiten zuen. Orain, emakumea emakume da beti, bere sare soziala eraikitzen eta gizona sare horretako zetazko haria izatea du desio gimnasioko izerdiak kentzen dituen artean. Mutil erromantikoa etxe-aberea da.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.