Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Migrainaren ondorioz txinatar mintza-doinua

Migrainaren ondorioz txinatar mintza-doinua

Markos Zapiain 2010/04/23 17:11

Sarah Colwill emakume ingelesari, migraina latz baten ondorioz, txinatar azentu nabarmena gelditu zaio hizkeran. Daily Mail egunkariak dakar. Jakina da migrainek mintzamena ahuldu dezaketela baina Colwillen kasua berezia da, 35 urteko britainiarrari buruko minak ezohiko albo-kaltea ekarri baitio. Medikuek diote eritasun berezi batek jo duela, “Atzerriko azentuaren sindromea”k, mintzamena eta hitzak osatzeko ahalmena kontrolatzen duen burmuinaren zatia kaltetzen duena.

Oso eritasun arraroa da; 60 kasu erregistratu baino ez dago mundu osoan.

Sarah Colwill Alemanian jaio zen baina haurra zela joan zen Plymouthera bizitzera. “Plymouthera 18 hilabete neuzkala etorri nintzen bizitzera; halatan, bertakoa banintz bezala hitz egin izan dut beti.”

Sarahk joan den hilabetean migraina bereziki gogorrak pairatu zituen, hain gogorrak anbulantziari deitu behar izan baitzion. Orduan hasi zen azentu-aldaketa sumatzen. Anbulantzian zihoazen medikuei deigarria egin zitzaien Sarahren ahotsa eta doinua. Ospitalean ohartu ziren emakume txinatarrak bezal-bezalaxe mintzo zela, tonu altuz eta ahots mehez.

Colwillek dio ideiarik ere ez duela nondik nora hartu ote duen mintzamolde hori, sekula ez baita Ekialde Urrunean egon. Kezkaturik dabil: “Nire betiko ahotsa berreskuratu nahi dut, baina ez dakit ahal izango ote dudan.”

“Atakearan ostean alaba-ordearekin hitz egin nuen ospitaletik baina ez ninduen ezagutu. Orduz geroztik, lagunek ere eskegi egiten didate telefonoa, ene ahotsa ezagutzen ez eta iruzurti gogaikarri horietako bat naizela uste izaten baitute”.

Orain hizkera-terapia bati ekin dio, berriz ere bere ohiko azentuaz mintzatzeko itxaropenaz, Devon eskualdeari dagokiona. Itxaropen horrek bultzatuta dabil lanean John Coleman Oxford Unibertsitateko Fonetika-adituarekin.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.