Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / ETAren azken agiriari buruzko iruzkina, parabola gisa emana

ETAren azken agiriari buruzko iruzkina, parabola gisa emana

Markos Zapiain 2010/01/19 19:23

Zesareari Julio Zesar zesareaz jaio omen zelako deitu zitzaion zesarea, baina ez da egia, Julio Zesar ez zen zesareaz jaio. Gizakiok ez ezik marrazoek ere erabiltzen dute.

Estaltze garaian, marrazoen jarrerak oso konplexuak izan daitezke. Arraren eta emearen arteko errituak goitik behera aldatzen dira espezie batetik bestera. Ohikoak dira modu sinkronizatuan igeri egitea, elkarri ausikitxoak egitea eta sedukzioa xede duten kolore aldaketak.

Marrazo-espezie desberdinak dauzkagu: obiparo edo erruleak (arrautzak jartzen dituzte), bibiparo edo erditzaileak eta obobibiparo edo bizierruleak. Azken bi hauek enbrioiak barruan eramaten dituzte eta kumeez erditzen dira, baina bibiparoek kumeak zuzenean elikatzen dituzte eta obobibiparoek berriz ez. 

Kontua da marrazo batek zenbait kume salbatu dituela, ama erditzaileari sabelean haginka eginik, Zelanda Berriko Aucklandeko Kelly Tarlton aquariumean.

Kumeak amaren sabeletik irtendakoan bertako langileek beste arrain-ontzi batera eraman dituzte, aparte, beste marrazo helduen erasoak saihestearren. Albaitariek emearen zauria josi dute. Ama onik da.

Aquariumeko langileek ez zekiten marrazoa ernari zela, kumedun. Horrela, bisitari batzuek espantu handiz kontatu zietenean marrazo batek beste bati haginka egin eta zauritik hainbat kume irten zela, eszeptizismoz erantzun zuten hasiera batean.

Aquariumeko langile batek, Fiona Davies-ek, New Zealand Herald egunkariari jakinarazi dionez, marrazoek batzuetan ausiki egiten diote elkarri. Eta uste du ustekabeko zesarea azkarrak marrazotxoen bizitzak salbatu dituela.

Baina gauez jaio izan balira, espezie honetako erditzeetan ohikoa den bezala, aquariumeko bisitariak ez ziratekeen ohartuko: ezin beraz bertako langileei abisatu. Hauek ez zituzketen kume jaio berriak bereiziriko beste arrain-ontzi batera eramango. Eta marrazo helduek jango zituzketen.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.