Libanotik dator notizia
Albiste on gutxi iristen zaizkigu mundutik; horietako bat dirudi Libanoren eta Israelen arteko akordioak. AEBen bitartekaritzaz lortua, ia automatikoa dugu susmoa, ez ote duen iruzurren bat ezkutatuko. Ordea, Hezbolak ere onartu du, alde dago. Negoziazio gogorren ostean, auzi zail baten inguruan lortu dute adostasuna Israelek, Hezbolak eta maronitek. Itxaropenari eutsi nahi dionak badu zeri heldu. Julia Boutros izan dezake bozeramale.