Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Leturia eta Don Juan (I)

Leturia eta Don Juan (I)

Markos Zapiain 2026/06/02 13:25

Argi adierazi zuen Txillardegik Euskal Herria helburu-ko 186. orrialdean: “Gerratearen ondoko garaiak existentzialismoarenak ziren. Eta gu giro hartako seme ginen, dudarik gabe.

Sartreren “authenticité”aren aldeko dei sutsuek ere, konpromezu politikoak hartzera bultzatu gintuzten. Eta laburki, hitz gutxitan, neure burua orduan definitu behar izan banu, honelako zerbait erantzungo nukeen, ustez eta nahikundez bederen: ‘Ni existentzialista abertzalea naiz; eta intelektual konprometitua, engagé frantsesez’.”

Euskal mundu osoan izan zuen eragin handia existentzialismoak. Joxe Azurmendik zehaztu zuenez, existentzialista izan zen gerraondoan ETA, poesia edo antzerki berria, Txillardegiren nobelagintza, Jakin aldizkaria etab. sortu zireneko pentsamendu nagusia.

Txillardegik Euskal Herria helburu idaztean, 1994an, uste zuen bere lehenbiziko saria “Kierkegaard-en hazia Unamuno-gan lore” 1955eko testuarekin lortu zuela. Nahasketa txiki bat da, Joxe Azurmendik "Kierkegaard-en egunkari ezkutua" artikuluan argitua: Berasaluze'tar Sabin frantziskotarrarena da "Kierkegaard-en hazia Unamuno-gan lore".

Dena den, nahasteak garbi erakusten Txillardegi urte haietan autore existentzialista horiek pasioz irensten zebilela. 25-26 urte zituen 1955ean, eta aurreko zazpi urteak eman zituen euskara  ikasten eta lantzen. Orduan hasi zen fruituak ematen egundo amaituko ez zen ikastaldi hori. Hurrengo urtean idatzi zuen Leturia, 1956an.

Txillardegik dioenez, Leturiaren egunkari ezkutua, Peru Leartzako bezala, liburu filosofikoa da osotara. Haizeaz bestaldetik ere bai. (Euskal Herria helburu, 192)

Hatsarre existentzialisten izenean bereiziko da Leturia Mikel adiskidearengandik, zeina Don Juanen ildoari atxikirik bizi baita. Libertatea maite duen matxino gisa ikusi du zenbaitek Don Juan. Kierkegaarden eta Sartreren ikuspuntu ezkorragoei lotuko zaie berriz Leturia.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.

Azken erantzunak
Beharbada bai, Amatiño. Hori bai, ... Markos Zapiain, 2026/05/28 07:35
Ebidentziaren bost paradigma horiek egia ... Amatiño, 2026/05/27 18:16
Arrazoia, Amatiño, kar-kar-kar.   Josu Goikoetxea ... Markos Zapiain, 2026/05/02 22:56
Von Neumannek, matematiko eta informatiko ... Amatiño, 2026/05/02 12:11
Euskal abeslari ospetsu batek pertsona ilegabeen ... Markos Zapiain, 2026/03/12 17:55
Andoni Ortuzar zara? Markos Zapiain, 2026/01/07 17:50
Kaixo Markos, Oso sarrera interesgarria. ... Party S.A., 2026/01/05 22:35
Mila esker erantzunagatik, Joxin! Ahaztuak nitian ... Markos Zapiain, 2025/04/10 10:48
Eskertzen diat, Markos, nire aipamena, baina, ... Joxin Iturriotz, 2025/04/08 17:59
Eskerrik asko bihotzez, Amatiño! Egundoko ohorea ... Markos Zapiain, 2025/03/05 17:26