Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Kristori injekzioak behin eta berriz ipini, berpiz dadin

Kristori injekzioak behin eta berriz ipini, berpiz dadin

Markos Zapiain 2010/12/31 12:21

 

Talde-arimaren ekimen berri honetarako apaiz-enda berri bat asmatu beharko da, apaiz judua ez bezalakoa. Honek ez baitzuen ez unibertsaltasunik ez azkenkirik, tokikoegia zen, eta zerbaiten zain zegoen oraindik. Apaiz kristauak hartu beharko du apaiz juduaren ordea, bi-biak itzuliko dira Kristoren aurka. Kristo protesirik okerrenaren mendean jarriko dute: talde-arimaren heroi bilakatuko dute, talde-arimari berak inoiz eman nahi izan ez ziona bihurtzera behartuko dute. Edo, hobeki esan, Kristok beti gorrotatu izan zuena, kristautasunak emango dio: talde-ni bat, talde-arima bat. Patmoseko Joanek bere ahalegin osoa jartzen du bihurrikatze honetan: “Aginte-tituluak beti, inoiz ez maitasun-tituluak. Kristo beti da konkistatzaile, ahalguztidun, suntsitzaile ezpata distiratsudun, gizaki-suntsitzaile, heriotza-zaldien pikabuztanetara heldu arte. Inoiz ez Kristo salbatzailea, inoiz ez. Apokalipsiko gizakiaren semea lurrera aginte berri eta izugarri bat ekartzera jaitsi da, Ponpeio, Alexandro edo Zirorena baino handiagoa. Atzera eginarazi eta edozein asmo erauzten duen aginte izugarria... Zur eta lur uzten duena...” Hori lortzearren, Kristo berpiztera behartuko dute, behin eta berriro jarriko dizkiote injekzioak. Kristo, ez zuena epaitzen, ez zuena epaitu nahi, Epaitze-sistemaren funtsezko osagai bihurtuko dute. Ahulen mendekuan edo aginte berrian puntu zehatzetan kokatzen baita epaimena, gaitasun espantagarria, eta arimaren ahalmen nagusi bilakatzen da. (Filosofia kristau baten arazo txikiaz: bai, bada filosofia kristau bat, baina ez du sineste-moldeak erabakitzen, baizik epaimena ahalmen autonomotzat hartzeak, kari honetara Jainkoaren sistemaren bermearen beharrean baita.) Irabazi egin du Apokalipsiak, inoiz ez dugu epaitze-sistematik irtetea lortu. “Eta tronu batzuk ikusi nituen, eta bertan jesarri zirenei epaitzeko ahalmena eman zitzaien.”

eli
eli dio:
2011/01/12 23:44

Nire aitak kontatzen zuen Eibarko txiste zaharra:

Apaiz ezjakinak meza ematen, zera esan zuen: "Lázaro levántate y anda! -ordenó Jesus- y Lázaro se levantó y andó".

Alkateak lehen lerrotik, haserre baina ahopeka: "Anduvo", jodido, "anduvo".

Eta apaizak: "Vale, anduvo jodido... pero andó!"

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.