Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Kristauak

Kristauak

Markos Zapiain 2013/12/20 11:15

-Politeista (Epikuro), panteista (Plotino, Spinoza), teista (San Agustin), fideista (Tertuliano, Montaigne), deista (estoikoak, Voltaire, Kant), agnostiko (Hume, Darwin), ateo (Marx, Nietzsche, Freud, Sartre, Zizek, Onfray)  

-Grekoentzat: unibertsoa betierekoa da, ezer ezin da ezerezetik sortu; kristauak: une jakin batean Jainkoak mundua ezerezetik sortu zuen, nahi izan zuelako: mundua ez da beharrezkoa, baizik eta kontingentea, ez da ezinezkoa ez izatea

-Grekoentzat, giza denbora ere funtsean biribila, ziklo naturala, errepikatzea; estoikoen ekpirosisa; aldiz, kristauek denbora natural biribilean giza denbora historikoa txertatzen dute, gezia, historia beti berria

-Grekoentzat, ez dakielako jokatzen du gizakiak txarto; kristauentzat, berriz, berez delako bekatari du gizakiak gaizkirako joera (eta bihotz oneko tentela zeruan sartuko da, bere adimen indartsua txarrerako darabilena ez bezala)

-Kristauak agertu zirenean, grekoen artean Jainkotasunaren irudi nagusia estoikoena zen: Jainkoa unibertsoaren harmonia da, kosmosaren ordena logikoa

-Jainkoaren definizio kristaua, berri-berria: “Hasieran hitza zen (“logos”) eta logosa haragi bilakatu zen” (San Juan, lehenbiziko esaldia); erromatarrak harri eta belarri: gizon bat da Jainkoa, Palestinako arotz bat? Gure enperadorea balitz, bederen…

-Kristauen Jainko ahula, negar egiten du, gurutziltzatu behar duten arren ez du bere burua defendatzen, bere burua abandonatua sentitzen du: San Pauloren hitzetan, eskandalua juduentzat, eromena grekoentzat

-Fede umila arrazoi harroaren aurka (San Agustin); arrazoia, fedearen zerbitzari; filosofia erlijioarena

-Arrazoiaren erabilera berria: batetik, parabolak eta oro har idazki sainduak artez ulertzeko (hermeneutika); bestetik, zientzia bultzatzeko, naturaren distiran jainkotasunari antzemateko (Galileoren aurkakoa ez da Elizak Historian erakutsi duen jarrera bakarra: Ratzinger: zientziak Jainkoarengana garamatza)

-Eskolastika: filosofiak bizimodu izateari utziko dio eta ikasgeletara erretiratuko da: kontzeptuen azterketa teologiko intelektual izatera mugatuko da aurrerantzean

-Aristotelesentzat, bertutea talentu natural potentzialen mamitzea da; tentuz haatik: “begi bertutetsua” eta “belarri bertutetsua” ere aipatzen ditu, distantzia berdinera muturreko miopiatik eta hipermetropiatik edota gorreritik eta galbaherik ezetik; edota zaldi bertutetsua

-Aristotelesentzat, bertutea dohain natural bat gauzatzea da; aldiz, kristauentzat bertutea naturaren aurkako borroka da funtsean; naturak batetik alferkeriara garamatza (alferkeria da bizio ororen ama, kristau inspirazioko esaera; aristokrata alferren kristau kritika); eta bestetik egoismora; ordea, etika gehienek egoismoa gainditu eta besteen alde jokatzeko eskatzen dute

-Grekoentzat bada hierarkia natural bat eta giza hiriak, giza legeak, politikak eta zuzenbideak, hierarkia natural horren ispilu behar du (Platonen hiru klaseak) 

-Kristauentzat, garrantzitsua ez da herentzia naturalez jaso duzuna, baizik eta horrekin zer egiten duzun; talentu handia txarrerako erabil liteke; eta ez bada lantzen, usteldu egiten da

-Kristauak izango dira lan egiten lehenbizikoak, beren gaitasunak garatu eta gauzatzearren; fraideak monasterioetan galletagintzan; antzinatean esklaboak zituzten, jauntxo feudalek ere ez dute lan egiten; Frantziako Iraultzaren ostean zabalduko da lan egin behar orokorra

-Luc Ferry: grekoen etika aristokratikoa da funtsean; kristau etika berriak, berriz, talentuen parabolan adierazia, humanismo modernoa ekarriko du: giza eskubideetan gauzatuko da eta desberdintasun naturalak orekatzen eta zuzentzen ahaleginduko da; kristautasunaren ondorioz omen ditugu gaur egun duintasunari dagokionez berdintzat Einstein eta atzeratu koitadua

-Etika laikoa; filosofiak, hein batean, erlijioen sekulartze; kristautasunak laikotasunera igarotzea ahalbidetzen du; arazoak, noski: Erdi Aroa aristokratikoa eta oso kristaua da aldi berean; apaiz errefraktarioak Frantziako Iraultzaren aurka, eta iraultzaile asko oso antikristau; F. Furet: bigarren mundu gerraren ostean onartuko dute katolikoek benetan lehenbizikoz demokrazia

-Are, kristautasuna ateismorako bide? (Zizek) Jainkoa gurutzean hil zen, hitzez hitz ulertu behar da: honezkero ez dago Jainkorik; apostoluen taldea, alderdi komunistaren ernamuin

-Kristau probidentzia; estoikoen probidentziarekin haustura; estoikoen Jainkoa itsua da, hotza, bere ezinbestekotasuna onartzea baino ez du estoikoak; aitzitik, Jainko kristaua pertsona bat da, otoitz egin diezaiokezu eta jaramon egingo dizu; kristauen berpizte-promesa arrakastatsua

-Esanguratsua: probidentziaren interpretazio desberdina dela eta, Marko Aurelio enperadoreak, azken estoiko garrantzitsuak, Elizaren lehen guraso San Justinoren heriotza-zigorra izenpetu

-Hiru maitasun: Eros (desira, falta, Sinposioa, Lukrezio); Filía (adiskidetasuna, Aristoteles eta Epikuro, edota Spinozaren maitasuna: poza norbaiten existentzia hutsagatik, atzera maita zaitzaten bilatzen ez duzunean); eta, bereziki kristaua, Agapé (Simone Weil, atzere egin eta erretiratzen den maitasuna, bere burua adierazteari uko egiten diona maitea lasai uzteko, maitasunagatik maitearekin elkartzeri uko egiten diona)

-“Agapé” hitzaren bidez Jesusek arameoz erabiliriko “maitasun” grekora itzultzen ahalegindu ziren, grekoa baitzen garai hartako ingelesa, edo internet; eta “Jainkoa maitasuna da”, edo “maitatu etsaia” ezin ziren “eros” edota “filía”ren bitartez itzuli; agapé, etsaia maitatzeraino iristen den sentimendua, gorroto dizuna maitatzeraino

-Beste hiru ikuspuntu amodioaz: batetik, pasiozko maitasuna, inplikazio afektibo gogorra, Orfeo eta Euridize, tragikoa, beti bukatzen da gaizki (besteak beste, bikotekideetako bat bestea baino lehen hilko delako nahitaez); bestetik, eta ondorioz, estoikoen eta budisten desatxikimendua, monakotzaren laudorioa, ez sufritzearren

-Hirugarren, kristauen iraultza: lotura afektiboaren eta gorputzezkoaren alde; indartsuagoa da maitasuna heriotza baino; gorputz loriatsuen berpiztea; kristau maitasunean, eros eta atxikimendua ere integraturik: bikotekidea Jainkoarengan maite duzu, bikotekidearen zati eternala maite duzu, eta beraz atxikimendua ez da oinaze-iturri, hil ostean iraungo duen aldea maite baituzu; eta gorputzak ere hil ostean iraungo du; Nietzsche gorabehera, katekesiaren araberako kristautasunak gorputzaren maitasuna onartzen du

-Zer gorputz berpizten da ordea, zein adinekoa? Jainkoarengan sakonkien maite izan duzun aurpegia eta irribarrea aurkituko dituzu betierekotasunean, mundualdian gar sakraturik intentsuenarekin maite izan duzun gorputza

-Etsaia maitatu: ez soilik kanpoko pertsona, baizik eta zure baitako kezka, susmoa, errua, beldurra maitatu, oroitzapen mingarriak maitatu, eritasuna maitatu, oztopoa maitatu; inor errudun sentiarazi nahi dizun indar sakratuari: zatozkit nahi izatean, lagun, beti izango duzu nigan txoko abegitsu bat. Maite duzunaz bakarrik baitzara libre

-Deabrua, aingeru eroria; Jainkoak maitasunean elkartzen gaitu eta deabruak, berriz, bereizi; bestalde, deabruak fededunarengan zalantza txertatzen du Jainkoaren promesen sinesgarritasunaz (sugea, Eva, Adan); eliza katolikoa eta deabrua; kontatu gure etxean jazorikoa; exorzismoa Vatikanoan eta Bizkaian

-Psikoanalisia sendatzen ahalegintzen da gizakiari berezko zaizkion durduza metafisikoei erantsiriko soberakin neurotikoak; baina indibidualak dira psikoanalisiak sendatzen dituen fobiak, depresioak, neurosiak, histeriak, paranoiak

-Hala ere, psikoanalisiaren araberako sendatze oso baten ostean ere, hortxe diraute betiko ezinegonak, gizaki guztioi dagozkigunak, esaterako heriotzaren beldurra; horiei egiten diete aurre, zeinek bere bidetik, filosofiak eta erlijioak

-Espiritualtasun laikoaren edo filosofiaren salbabidea autonomoa da: nork bere arrazoimena erabiliz uxa dezake arimako kezka eta oinazea

-Azkenik, erlijioak, ia beti, gizakiari ukoa eskatzen dio bere arrazoiari, bere barrua hustea Jainkoak bete dezan, Jainkoarenganako fedea (fidatzea, konfiantza)

-Kristautasunari kritika: heteronomotasun, proiekzio, fetixismo, opio, mendeku-gose, nihilismo, lilura, neurosi kolektibo, eritasun

AGORA IKUSI

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.