Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Kode genetikoan ere, artikulazio bikoitza

Kode genetikoan ere, artikulazio bikoitza

Markos Zapiain 2024/07/24 18:30

Linguisten eta gramatikarien hizkuntzaren mailan baino ez litzateke artikulazio bikoitza giza hizkuntzaren ezaugarri bereizgarria. Zeren eta, François Jacobi eta Jacques Monodi esker —Txillardegiren erreferentzia gailenak Natur Zientzian—, jadanik badakigu kode genetikoaren erreplika dela giza hizkuntza, eta DNAren hizkuntzak ere bikoitza duela artikulazioa. Analogia horri esker, hobeki uler dezakegu sistema biologikoetan eta linguistikoetan informazioa nola kodetzen, transmititzen eta deskodetzen den.[1]

Dena den, paralelismo eta isomorfismo ugari ikus badaitezke ere giza mintzairaren eta kode genetikoaren hizkuntzaren artean, desberdintasunek ere badute munta. Jacques Monodek dio «arras bestelakoak» direla kode genetikoaren hizkuntza eta gizakiek ahoskaturikoa, hizkuntzatzat dituen arren biak.[2] Txillardegi ere uzkurragoa da Lévi-Strauss baino berdintasunak azpimarratzeko orduan. Irudi luke Monodek zein Txillardegik pentsatzen dutela ezinezkoa dela erabateko identitatea jokaleku desberdinetan dabiltzan eta funtzio desberdinak betetzen dituzten jardueren artean. Kultura ezin dela kimikara murriztu. Esaterako, DNAren sekuentzia lineal samarren aldean, oso hierarkikoa da giza hizkuntzaren sintaxia, eta konplexuagoak bere arau konbinatorioak. Edozelan ere, ez dirudi tokiz kanpokoa “artikulazio bikoitz” esamolde bera erabiltzea nola genetikan hala hizkuntzalaritzan.[3]



[1] DOMINICY, Marc, Les deux modèles de la double articulation: du code génétique à la langue humaine, Larousse, Paris, 1978, passim.

[2] Zoria eta beharrizana, 1993, 144. or.

[3] DOMINICY, Marc, Les deux modèles de la double articulation: du code génétique à la langue humaine.  

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.