Kako eskean
Zenbait arazo desatsegin konpontzeko ez da behar borondate on apur bat baino. Tabernetan, komuneko zola ez da munduko tokirik garbiena izaten. Eta, beroketa globala gorabehera, urteak baditu oraindik egun asko hotz-hotzak. Bazoaz tabernako komunera tanpoia aldatzera. Nonbait utzi behar berokia, poltsa eta bufanda. Behegainean, zolan? Han izkinan bada pixazko putzutxo bat, ile xerlo nahasia igeri. Komuneko taparen gainean? Irekirik behar duzu ordea. Deialdi nazionala tabernariei: mesedez, komunetan ipini kako sendo batzuk, ez da batere garestia eta handia da egingo lukeen mesedea.
Kakoa dela eta ez dela, eta post hau irakurrita, lehengo egunean zuekin akordatu nintzen komunean. Bilbora joanda nengoen, eta lanera buletatu aurretik bokadilloa jan nuen tabernan, komunera joan nintzen.
Imajinatu: mikro-komun bat, atea itxi ahal izateko komuneko tazaren alde bietan hankak jarri behar. Eta nik, gainera, poltso erraldoia eta beroki bat erosita beste poltsa batean, gehi jaka eta fularra eskuan!! Sekulako zirkua sartu eta irteteko. Eta kokorik ez!!!! Poltsak kabitu ezinik lurrean eta konpresa-ontziaren gainean!
Orduan akordatu nintzen zuek biokin, mekaguenka jarduten nuen bitartean!! Ikusi nahi nituzke horrelako egoera baten filosofoa eta traperoa! Binaka komun hartan? Ezinezkoa! Bakarka ere arazoak.
Orain, presumitu dezakezue, emakume bat zuekin gogoratu da komunean! Ala, laztan handi bat!!