Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Julen Belamunoren erantzunak Prousten galdetegiari

Julen Belamunoren erantzunak Prousten galdetegiari

Markos Zapiain 2025/09/17 18:40

1-Zure dohain edo bertuterik handiena.

Pazientzia.

2-Emakumearengan maiteen duzun ezaugarria.

Gozotasuna.

3-Gizonarengan maiteen duzun ezaugarria.

Gozotasuna.

4-Zure nortasunaren ezaugarri nagusia.

Bakarzaletasuna.

5-Zure lagunengan estimagarrien zaizuna.

Lasaitasuna eta umore ona.

6-Zure akatsik nabarmenena.

Barkatzaile txarra naiz.

7-Zure zereginik gustukoena.

Ibiltzea, irakurtzea.

8-Nola amesten duzu zoriona?

Egun argitsu batean lasai paseatzea, buruan kezkarik eta bihotzean zamarik gabe, haize leuna aurpegian sentituz.

9-Zein litzateke zure zoritxarrik handiena?

Itsutzea edo elbarritzea.

10-Zein nahiko zenuke izan, zeu ez bazina?

Robert Fripp.

11-Zein herritan nahiko zenuke bizi?

Errioxako herri txiki batean, etxetxo polit batean. 

12-Zure kolore gogokoena.

Urdin turkesa.

13-Zure lore maiteena.

Krabelin gorria.

14-Gustukoen duzun txoria.

Belea.

15-Zure idazle gogokoenak prosan.

Kafka, Borges, gurean Atxaga.

16-Zure poeta gogokoenak.

Pessoa, Baudelaire, gurean Mirande.

17-Izen gogokoenak.

Raxid Abdelaziz. (Izen hori daukat pentsatuta egunen batean, buruan kolpea hartuta-edo, islamiartzen naizenerako.)

18-Zure protagonista maskulino gogokoenak, fikzioan.

Joseph K., Jakob von Gunten, Philip Marlowe.

19-Zure protagonista femenino gogokoenak, fikzioan.

Antigona, Xerezade, Lady Chatterley.

20-Protagonista gogokoena, Historian.

Pilatos.

21-Protagonista gorrotatuena, Historian.

Napoleon eta antzeko enperadore guztiak.

22-Zinemagile gogokoena.

Werner Herzog.

23-Argazkilari gogokoena.

Ez dakit.

24-Idazle gogokoena.

Atxagaren obra da euskarak literaturari eman dion onena.

25-Zure heroiak, bizitza errealean.

Arrakastaren ardurarik gabe gogo-bihotzak zeregin batean jartzen dituztenak.

26-Zure janari eta edari gogokoenak.

Bakailaoa. Ardo beltza.

27-Zein talentu edo dohain nahiko zenuke izan?

Musikarako talentua.

28-Zein akats edo bekatu iruditzen zaizu barkagarriena?

Alferkeria.

29-Miresgarriena zaizun ekintza militarra.

Arkilokorena, ezkutua sasitara bota eta alde egitea.

30-Nola nahi zenuke hil?

Soseguz eta burua argi dudala.

31-Zure ikurritz, lema edo eslogan gogokoena.

Gozatzea eta gozaraztea, inori kalterik egin gabe.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.