Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Julen Belamunoren erantzunak Pivoten galdetegiari

Julen Belamunoren erantzunak Pivoten galdetegiari

Markos Zapiain 2025/09/17 11:03

1-Zure hitz gogokoena.

Arnasa.

2-Hitzen batek eragiten dizu nazka?

Erronka hitzak.

3-Zure droga kuttuna.

Opiazeoak.

4-Zein soinu maite duzu?

Suaren zar-zar hori, zotzak eta egur pusketa finak erretzean ateratzen duena.

5-Bereziki gorroto duzun soinu edo zarata.

Trafikoarena.

6-Zure birao gogokoena, edo maizenik darabilzuna.

Ostia!

7-Noren irudia ipiniko zenuke 50 euroko billeteetan?

Ensô irudia, hustasunaren sinboloa.

8-Zein lan ez zenuke inondik inora egingo?

Kultura-kudeatzaile.

9-Zein landare, zuhaitz edo animalian nahiko zenuke berraragiztatu?

Ibai izan nahi nuke.

10-Jainkorik balego, zu hil ostean zer nahiko zenuke zuri esatea?

Tira, saiatu haiz behintzat.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.