Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Jon Mirande, Libra ala Scorpius?

Jon Mirande, Libra ala Scorpius?

Markos Zapiain 2026/07/01 14:40

Jon Mirande urriaren 11n jaio zela diote hainbat wikipediatan: arabiera, ingeles, portuges, errusiera, gaztelania, català, brezhoneg.

Ostera, azaroaren 10a hartu dute Miranderen jaioteguntzat euskaraz, esperantoz eta frantsesez. Mikel Sotoren “Mirande. Herriminez, ezin-minez” ikaragarriak ere hori dakarrenez gero, garbi dago azaroaren 10a dela data zuzena.

Zer gertatu da?

Hipotesi bat: euskaraz 1925-11-10 idazten denez, baten batek “hilabete-eguna” ordena bere hizkuntzan ohitura bihurtutakoaren arabera interpretatu du. Halatan, urri hilabetea ikusi du berez egunari dagokion 10 horretan, eta hamaikagarren eguna, berriz, hamaikagarren hilabetea esan nahi duen 11n. Ohitura horixe berorixe izango dute apika tronpatu diren beste hizkuntza horietako batzuetan; gainerakoek, aurretik tronpaturikoren bati kopiatuko zioten ziurrenik.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.

Azken erantzunak
Ondo ekarria. Adibidez, ez Mitxelena ez Brassens ... Markos Zapiain, 2026/06/16 10:25
Georges Brassens (1921-1981) kantari ... Amatiño, 2026/06/11 14:50
Mila esker, Urko! Irakurri ditiat Mastodonen gai ... Markos Zapiain, 2026/06/10 21:03
Txillardegik eta Jorge Luis Borgesek hizkuntzari ... Urko Azpitarte Zubizarreta, 2026/06/09 18:42
Beharbada bai, Amatiño. Hori bai, ... Markos Zapiain, 2026/05/28 07:35
Ebidentziaren bost paradigma horiek egia ... Amatiño, 2026/05/27 18:16
Arrazoia, Amatiño, kar-kar-kar.   Josu Goikoetxea ... Markos Zapiain, 2026/05/02 22:56
Von Neumannek, matematiko eta informatiko ... Amatiño, 2026/05/02 12:11
Euskal abeslari ospetsu batek pertsona ilegabeen ... Markos Zapiain, 2026/03/12 17:55
Andoni Ortuzar zara? Markos Zapiain, 2026/01/07 17:50