Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Jipoi alaia eta tsantsa

Jipoi alaia eta tsantsa

Markos Zapiain 2008/01/07 09:03
Jipoi zoriontsua, zartako alaia, ez da fenomeno berria. Krudelkeria gizateria baino zaharragoa da. Berriki arte ezin izan dugu irudikatu ere egin, ankerkeriaren batek apaindu gabeko jairik. Festa eta ondo pasatze guztien derrigorrezko osagai izan da hildura. Hain zuzen, Ekuador inguruan bizi diren jibaro indiarrek, etsaien buruzagiaren burua ebaki eta jai giroan laranja baten tamaina hartzeraino murrizteari, “tsantsa” deritzote.

Boladan dago aspaldion harritu eta eskandalizatu plantak egitea gaurko nerabeen jipoiak direla eta. Hori kopeta gurea. Arazoa erlatibizatzeko gure gaztaroaz oroitzea aski ez balitz, hor dugu giza historia osoa, erlijio guztien sorrera, literatura… Horietan guztietan jarduera nagusietako bat lintxamendua izan da. René Girarden ustez lintxamendua da edozein gizarteren funtsa eta oinarria, eta edozein erlijiorena.

Ezagutzen ditugun izkribu politikorik zaharrenek etengabe adierazten dituzte honelakoak: “Gazteak begirunea galtzen ari dira, betiko balioez trufatzen dira, ohitura txukunak galbidean daude, ez dago helduenganako errespeturik...” Peter Sloterdijkek oroitarazi duenez, Antzinako Egipton etengabe salatzen zuten morala usteltzen ari zela, orobat mintzatzeko modu jatorra eta oro har hizkuntza. Era berean, hasierako taoismoaren hainbat testuk degradazioaren historia unibertsala dute hizpide. Juduen testu profetiko zahar askok ere gero eta okerrago gabiltzala gaztigatzen dute, eta endekatze honek ez duela irtenbiderik. Platon berdintsu. Dirudienez, aldatzen ez dena sentsazio horixe da, gazteek pikutara garamatzatela.

Gaur egungo gazteak ez dira gu baino bortitzagoak. Beren jipoiketen berri gehiago dugu batetik segapotoak eta internet dauzkagulako, eta bestetik gero eta biztanle gehiago garelako. Biztanleen ugaltzearen araberakoa da lintxamenduen eta lintxamenduen berrien ugaltzea.

Jipoi zoriontsua, zartako alaia, ez da fenomeno berria. Krudelkeria gizateria baino zaharragoa da. Berriki arte ezin izan dugu irudikatu ere egin, ankerkeriaren batek apaindu gabeko jairik. Festa eta ondo pasatze guztien derrigorrezko osagai izan da hildura. Hain zuzen, Ekuador inguruan bizi diren jibaro indiarrek, etsaien buruzagiaren burua ebaki eta jai giroan laranja baten tamaina hartzeraino murrizteari, “tsantsa” deritzote.

aritz
aritz dio:
2008/01/07 13:33

Luzaideko edadeko gizon bati aditutako aspaldiko kontua (benetazkoa omen). Ondoko herriko jaietatik bueltan aita follonista samarrak semeari galde egin dio:

Aitak: Besta ederrak izan al dira? Semeak: Bai, bai besta ederrak. Aitak: Izan al da jokaririk? Semeak: Ez, ez. Aitak: Orduan besta txarrak!

Irisarrin urrutixkoago beste batek:

Aitak: Besta ederrak? Semeak: Bai ba. Aitak: Hildakorik izan al da? Semeak: Ez Aitak: Besta txarrak orduan.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.