Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Filosofo espainolak jaramontxo eske

Filosofo espainolak jaramontxo eske

Markos Zapiain 2026/04/02 14:40

Behin batean, Fernando Savaterrek filosofo frantses batekin afaldu zuen Parisen, eta protesta egin zion, oso eskasa delako Espainiako filosofoei buruzko frantsesen interesa. Afalkidearen erantzuna: “zuri esango balizute bihar Sevillan Alemaniako toreatzaile batek toreatuko duela, dena utzi eta korrika joango zinateke ikustera? Ba alemaniar toreatzailea bezalakoa da guretzat filosofo espainola”.

Savaterri ez zaio batere gustatu José María Roblesek El Mundon argitaratu duen "La muerte del pensador español: 'Rosalía puede triunfar en el mundo entero, pero un filósofo de aquí no'." Harpidedunentzat da berez artikulua, baina mahaiko ordenagailurako baino balio ez duen luzapen hau erabilita (mugikor, tablet eta eramangarrietarako ez du balio) edonork irakur dezake, La Vanguardia, El Español, El Pais eta El Mundoko gainerako artikuluak bezalaxe; baita The New York Timesekoak ere (Vocentokoak ez, frantsesak ere ez):

https://clearlyreader.com/es#home

Roblesen artikulua, hemen:

https://www.elmundo.es/papel/historias/2026/03/24/69ba930bfc6c835a648b458f.html

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.