Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Jainkoa, lapiko beldurgarri

Jainkoa, lapiko beldurgarri

Markos Zapiain 2025/06/16 14:10

Leibnizen ustez, barietatea berez da on, perfektuagoa da gauza onak zein txarrak dauzkan mundua, soilik onak dituena baino. Bestalde, gure adimen mugatuak ezin du gaiztzat jotzen duguna ulertu, baina jainkoaren adimena bagenu, garbi ulertuko genuke Auschwitzen eta Gazaren beharra unibertsoaren ekonomian.

Gure munduak dauka, mundu posible ororen artean, on kopuru handienarekin konpatiblea den gaitz kopuru txikiena. Mundu posible guztien artean, gurea da onena, diferentziarik handiena integratzen baitu. Matematikari gisa, kalkulu diferentziala eta kalkulu integrala asmatu zituen Leibnizek.

Etengabe dihardu Jainkoaren adimenak egoerarik eta mundurik onenak kalkulatzen, eta guztien artean soilik onenari ematen dio errealitatean gauzatzeko aukera.

Zentzu horretan, nekez irudika liteke Leibnizen Jainkoa baino izaki beldurgarriagorik: taigabe dauzka gogoan borborka mundu posible guztiak, tentsioan, errealitatera atera gurata elkarren aurkako borrokan, eta gure mundu hau da horien denen artean onena, Auschwitz eta Gaza barne. Gerra, tortura, miseria, alferrikako oinaze etenik gabea: mundu posible ororen artean onena. Beste mundu guzti-guztiak, eta infinituak dira, are okerragoak dira gure hau baino, oinaze eta hondamendi larriagokoak, eta Jainkoaren alde nagusia osatzen dute.

  

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.