Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Irati Jimenezen "Begiak zabalduko zaizkizue"

Irati Jimenezen "Begiak zabalduko zaizkizue"

Markos Zapiain 2022/09/29 21:20

Goitik behera duzu liburu hau zintzoa, ederra eta gogoangarria. Literaturaren maitale pasionatu batek idatzia, bertatik bertara erakusten dizkigu euskal sistemaren indargune zein ahuleziak (beste batzuetakoak ere bai). Irtenbide praktiko zentzudunak proposatzen ditu. Irakurri duenak badaki zein efektiboa den autolaguntzari begira. Euskal aintzira edo putzu literarioan triste eta erdi itota dabilenak bere burua salbatzeko txikot trinkoak aurkituko ditu saiakera animatu honetan. 

Ideia argi, fresko eta zorrotzez betea, sorpresarik sorpresa garamatza. Talentu paregabea darakutsa Irati Jimenezek, besteak beste, poema ezagunak ezohiko begiradaz interpretatzeko orduan, deskubrimendu arraroei beldur ez diena; eta poema niretzat ezezagunak begirada liluratu bezain liluratzailez, akademiak eta unibertsitateak ezartzen dituzten kortseak asmamen bizi bati esker aise eta naturaltasunez lehertzen dituena. 

Dena den, umorea du beharbada “Begiak zabalduko zaizkizue” honek ezaugarri nagusi, terapeutikoki dibertigarria baita: autoreak, literaturaren munduan gogor sufritu ondoren, eriondotik atera denaren askatasun alai lotsabakoaz mamitu du, bide berriak asmatzen eta partekatzen dituen grazia eskuzabal eta bozkario kutsakorraz. 

Ezin aproposagoa edozein hizkuntzatako irakurle eta idazleentzat; geure txokoan ezinbestekoa.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.