Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Irakaskuntza, saindutze bide

Irakaskuntza, saindutze bide

Markos Zapiain 2009/01/24 13:00

Egia da gure agintarien hizkera irakasleoi buruz ari direlarik esker on hipokritaren generoan sartzen dela. Bushena bezalakoa da marineak Irakera bidaltzean, edo Zapaterorena legionarioak Afganistanera: “Hori duk eta motel, animo, benetan heroikoa da zuena, herriak bihotzez eskertzen dizue ahalegina, ikaragarria da aberriaren alde egiten duzuena, inoiz ez zaituztegu ahaztuko. Baina, hori bai, nire seme-alabaren bat Irakera edo Afganistanera, ezta pentsatu ere”.

Irakaskuntzan sartzen direnei ere gero eta jende gehiagok begiratzen die misiora edo gerra arriskutsuren batera joango balira bezala. Bihotzez eskertzen digute, batez ere zama hori gu bezalako tutuluok gure gain hartuta, beraiek ez dutelako hartu beharrik.

Ordea, arriskuan loratzen da salbabidea.

Oro har, zuk zartakoa, iraina, eztenkada pairatzen duzularik, besteren bati igaroarazteko joera izaten duzu. Tratu txarren emalea, tratu txarra jasandakoa izaten da eskuarki. Hori armadan garbi dago arauturik: kapitainak du komandantea iraindu edo zigortzeko eskubidea, komandanteak koronela, koronelak sarjentua, sarjentuak soldadu xehea. Eta azken honek, pilaturiko zigor eta irain mordoa amorru gogorrez bideratu beharko du etsaiaren aurka.

Jesukristo bezalako sainduak, berriz, laidoen eta jipoien joan-etorria geldiarazten dutenak lirateke. Jo nazazu, irain nazazu, baina nik katea etengo dut, nire baitan atxikiko dut zartakoa. Etengabe eta gogorki lintxatuko nauten arren, ez diot eztena besteri pasaraziko.

27zapata
27zapata dio:
2009/01/30 10:53

interesgarria ikusi berri dudan pelikula-dokumentala: La clase. Gure lana pantaila handian ikusteak laguntzen du, kanpotik. Klasera sartzean askotan gogoratzen naiz filmean ikusitakoaz.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.