Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Ilargian ere meatzari (eta VI)

Ilargian ere meatzari (eta VI)

Markos Zapiain 2023/07/15 21:02

Egia baldin bada ere Martutene-k erakusten duela ondo gauzatutako transmisioak traumatik eratorritako zaborra garbitzen lagun lezakeela, hala ere gogorregia da  gehienetan trauma, eta transmisioak ezingo du arindu, ezingo du eraman: traumak irabaziko du, alde ilunak. 

Edozelan ere, bai transmisioari eta bai traumari dagokienez, Martutene-ren amaiera irekia da. Alde batetik, traumak lohitutako betiko harreman ilunaren transmisioa, Loiuko aireportuko uhal garraiatzaileen betiereko itzulerak irudikatua, ziurtatua dago Abaituaren eta Pilarren bidez.

Bestetik, ordea, ez da ezinezkoa Julia, transmisioaren erregina, traumei neurria hartu eta Keparekin batera hegaldatzea, Lynn trauma-garbitzaile eta transmisore onberari esker (amerikarraren bultzadak bildu baititu azken batean Julia eta Kepa), Lynn bera, hori bai, elbarri datzan bitartean, putzuan baitu Saizarbitoriaren obran hegaldiak oinarri, edo, Octavio Pazen estiloan esateko, donostiarraren protagonistek, astronauta izatera heldu eta amodioaren ilargira doazelarik ere, meatzari jarraitu behar izaten baitute aldi berean.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.