Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Ikasle bakar bat ikastalde. Filmak

Ikasle bakar bat ikastalde. Filmak

Markos Zapiain 2025/02/13 10:56

Urte batean DBH 1eko ikasle batek 6 edo 7 atera zuen Alternatiban, baina gurasoen erraien sentimendua eta konbentzimendua zen 10 merezi zuela, eta, suminduta eta mendekuz, hurrengo ikasturtean Erlijion apuntatu zuten. Ikasle bakarra zen. Berak bakarrik pasa zuen urte osoa Erlijion. Irakasleari ere ez zitzaion erosoa egin. Baina horixe da (edo zen 2016 inguruan, ez dakit aldatu den) elizak hezkuntza-sailarekin duen akordioetako bat: gainerako ikasgaietan ez bezala, aski da ikasle bakar batek Erlijio eskatzea ikastalde ofiziala era dadin, ikasle bakarrak osaturiko ikastaldea. Askoz ere ikasle gehiagoren eskaera behar da Geologiako edo Psikologiako talde bat sortzeko. Eta Islamean oinarrituriko Erlijio ikasgaia sortu ahal izateko, 15 ikaslek eskatu behar dute gutxienez.   

Bestalde, aspalditik jo izan da normaltzat Erlijion programazioa irakatsi beharrean filmak ikustea, horietako askok inongo harremanik ez izan arren Erlijiorekin; gehienez ere, zeharkakoa, eta tematiki  eta garunak bortizki astinduz bilatu beharrekoa. Erlijioarekin lotura garbia zuten batzuk: El beso de Dios, El evangelio de las maravillas, El exorcista, El cielo es real, Dios no está muerto: una luz en la oscuridad, La espina de Dios, La obsesa…

Ez hain lotura nabarmena: Mató a su familia y se fue al cine, Los surfistas nazis deben morir, Mi abuela es un peligro, Marcianos al ataque, La increíble pero cierta historia de Caperucita Roja, Little Miss Sunshine (popularrena) eta abar.

Bestalde, notetan ikasle guztiek beti 10. Zelan ez du bada Erlijiok egundoko erakarmena izango, nola ez zaie ikasgai lehiakideei gailenduko, nahiz eta Erlijioko ikasleek gainerakoek bezain gutxi jakin Adan eta Ebaz, sugeaz eta mokoan olibondoa zekarren usoaz, Abraham eta Jobez, Ama Birjinaz eta etsaia maitatzeaz… Aingeruez apur bat bai, “¡Qué bello es vivir!” ere ipintzen baitzieten.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.