Igor Aristegi, in memoriam
Markos Zapiain
2008/07/25 18:50
Hau atsekabea, Igor Aristegi filosofoaren heriotza ilunak
eragin didana.
Igor Aristegi bereziki erakartzen zuten eztabaida
bioetikoek, besteak beste oroimena
bezalako ahalmenak indartzeko pilulen erabilerak sorturikoek.
Arreta deitu zioten halaber zoriona lortzeko bideek (filosofikoek zein
zientifikoek: antidepresiboak, psikologia positiboa...)
Tijuana ondoko Rosaritoko hotel galdu batean
botikez inguraturik hilik...
Indar hipnotizatzaile ikaragarria du albisteak. Ibor Aristegi oso adeitsua zen, oso mutil fina. Zer
ibiliko zen, diskrezioak bultzatuta botika berriak soilik bere buruarekin esperimentatzen,
senide eta lagunengandik aparte, ondorioak aurrena berak bakarrik neurtu ahal
izateko, horrela balizko eragin arraro eta
kaltegarriek zurrumurruak piztea eta jendea kezkatzea eragotziz?
Batek daki.
Edozelan ere, atsegina zen Igorren konpainia; eta interesgarriak dira bere
artikuluak.