Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Humboldten eta Azurmendiren arteko distantzia

Humboldten eta Azurmendiren arteko distantzia

Markos Zapiain 2026/11/12 13:38

 

Badira Azurmendiren hizkuntzaren filosofian Humboldtenean ageri ez diren arazoak eta ikuspuntuak. Ez ziren alferrik igaro 106 urte Humboldten heriotzatik Azurmendiren jaiotzara. Hizkuntzaren filosofia ez ezik, jakintza mota guztiak aldatu ziren bitarte horretan goitik behera, eta hizkuntzak eta historia bera ere bai. Baina gainera inork ezin du Humboldt osoa bere egin: batetik, etengabe aldatu zelako Humboldten hizkuntzaren filosofia (adibidez, ziaboga ikusgarria emanarazi zion euskara ezagutzeak), eta Humboldt horietako bat zeure egiteak berez dakar beste Humboldt zenbait baztertzea.

Eta, bestetik, Azurmendiren esanetan, Humboldt ehunka urtez jorraturiko topiko nazional-apologista askoren aurka ikusten badugu ere (Rivarolen tankerako frantsesek jorratuak batik bat), eta horietako asko gaur egun ahaztuta baldin badaude (Humboldti esker hain zuzen besteren artean), “horrek ez du kentzen, bera ere barne-barnean ez dela hein batean gatibu gelditu, borrokatzen zituen planteamendu eta auzi horiexena: hizkuntzaren egitamua, berezko dohain eta ahaltasunak, esaldiaren ordena naturala, hizkuntzen balio gehiago edo gutxiagoa literatura eta zientziarako, sentsuak eta hizkuntzen jatorria, arrazoimena eta hizkuntza, edo hizkuntzen razionaltasun gehiago ala gutxiagoa, sentsuenago edo arrazoiarenago omen diren mintzairen kontua (ekialdeko ele metaforaz goriak, hegoaldeko gozo beroak, iparraldeko zakar hotzak, erdiko —frantses— orekatua), hizkuntzen garaldiak historian, historia nazional politikoa eta hizkuntzaren loratze edo maskaltzea, etab.” (157)

Planteamendu eta auzi horiek dira Humboldtek bere sentitu zituenak, eta Azurmendik ez.

(Noski, topiko zabaldu horiek ez dagozkio soilik hizkuntzari: kliman ere hegoaldeko bero eta iparraldeko hotz muturrekoen artean dago Frantzia goxoa, eta horrek ere lagundu du munduratzen beste inon ez bezalako hizkuntza dotore argia eta jende ezin inteligenteagoa, euskaldunei azterketak euskaraz egitea debekatzen diena.)  

Edonola ere, beste ideia askotan dator Azurmendi Humboldtekin bat.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.