Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Hizkuntzak eta unibertsoaren berezko egitura (II)

Hizkuntzak eta unibertsoaren berezko egitura (II)

Markos Zapiain 2026/10/14 16:57

John Wilkins-en hizkuntza analitikoa idazkia 1952ko Otras inquisicionesen dago. John Wilkinsek XVII. mendean hizkuntza unibertsal bat asmatu nahi izan zuen, eta errealitate osoa sailkapen razional baten arabera antolatu. Gauza bakoitzari izena emateko moduak adierazko luke gauza horrek unibertsoan duen lekua.

Borgesek egitasmo horren arbitrariotasuna darakutsa, eta animalien sailkapen txinatar ospetsua aipatzen du: fabulakoak, enperadorearenak, baltsamatuak, sirenak, eta abar, sailkapen honetan sartutakoak, gamelu-ilezko pintzel mehe-mehe batekin marraztuak, loreontzia hautsi berri dutenak, urrutitik euliak diruditenak… Ezin ukatu ez duela antz handirik gure ohiko “ornogabeak, ornodunak, anfibioak, arrainak, narrastiak, hegaztiak, ugaztunak…” sailkapenarekin, “sailkapen” izaeran izan ezik.  

Bere sailkapenaren izaera fikziozkoa gorabehera, Borgesek aditzera ematen du mundua sailkatzeko era guztiek dituztela aurresuposizioak. Halaxe dio hain zuzen argentinarraren esaldi ospetsu batek:

No hay clasificación del universo que no sea arbitraria y conjetural.

Halatan, unibertsoa antolatzeko moduak baldin badira hizkuntzak, eta antolamendu horiek ez baldin badute zerikusirik unibertsoaren berezko eta behin betiko egiturarekin, eta, aitzitik, ez baldin badira giza adimenaren eta historiaren emaitza baizik, orduan ez dago hizkuntzarik beste hizkuntzak baino hurbilago edo urrutiago, ustezko eta balizko egitura unibertsal eta berezko horretatik.

Pentsaezina zaigun sailkapen txinatarrari tiraka, Foucaultek galdetu zuen ea zer baldintzatan bihurtzen den pentsagarri sailkapen jakin bat. Biziki galdera interesgarria, beste noizbait aztertu beharrekoa.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.