Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Hizkuntza oporretan. Ariadna

Hizkuntza oporretan. Ariadna

Markos Zapiain 2024/02/25 08:12

Tratatuak Kant bazekarren gogora, Filosofia-azterketen pasarte askotan Wittgensteinek berrituko du Humek egin zuena Giza ezagutzari buruzko ikerketako zazpigarren atalean “beharrezko konexio” edo “kausa” nozioarekin; edota Nietzschek Ongiaz eta gaizkiaz haraindiko 19. paragrafoan “borondate” kontzeptuarekin.

Wittgensteinek "ni", "ulermen", “zentzu”, “denbora”, “izen”, “Moises”, “esaldi”, “min”, "irakurri", “joko”, "kolore" eta beste izen askoren esanahi-ñabardurak bereiziko ditu, paradoxak planteatu eta erabilerak zehaztu eta argitu.

Linguistikoak dira Wittgensteinentzat arazo filosofikoak, ez enpirikoak. Hizkuntzak mitologia bat ezkutatzen du, ezagutza oztopatzen duena. Nahaste filosofikoa sortzen da ez hizkuntzaren motorra abante dabilenean, baizik eta alfertuta dagoenean. Eta metafisikak oporretara darama hizkuntza.

Orain dela milaka urtez geroztik garatuz eta sendotuz joan diren nahasketa kontzeptual ugarik gure hizkuntza naturalaren erabilera metafisikoa dute iturri, irudi errepikakor eta deformatzaileak eragiten baitizkigu. Errealitatea desitxuratzen duen lentearen moduan funtzionatzen dute. Inertzia eta gaizki-ulertu horiek sakonki dauzkagu hizkuntzan enkistatuak. Horien artean ditugu gorputz-arimaren dualismoa, edota minaren eta minaren adierazpenaren artekoa.

Hizkuntzak adimena sorgintzen digu, eta bere hezurduran txertaturik daraman metafisika garatzera bultzatzen gaitu. Amaraun hori garbitu eta labirintotik irten beharra dago. Hizkuntzak eraginiko sorginkeriatik adimena askatzeko Ariadnaren haria da Bigarren Wittgensteinen filosofia.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.