Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Gure agintarien gezurtxoetako bat

Gure agintarien gezurtxoetako bat

Markos Zapiain 2020/09/06 13:20
Atzoko Berriak jaso zuen Cristina Uriartek esan duela «Sare publikoan estatu guztiko ikasle kopuru txikiena daukagu irakasle bakoitzeko: hamar ikasle irakasleko». Deian Radio Euskadikoa jaso zuten, jatorrizkoa: "Tenemos la ratio de alumno por profesor más baja del Estado, no llega a diez estudiantes por profesor". Urkulluk ere errepikatu izan du

Hainbat ikastetxetan 30-32 ikasle dauzkagu gela bakoitzean. Erabat ezinezkoa da legeak agindutako distantziari eustea. Preseski une honetan botatzea Uriartek eta Urkulluk esandakoa, ez dakit gezurtzat jo daitekeen; manipulaziotzat eta interpretazio interesatutzat bai, behintzat. 

Asko pentsatu behar da Uriarte eta Urkullu ratio horretara nola heldu diren asmatzeko. Hau izan daiteke trikimailuaren alde bat: ikasle bakar baten edo gutxi batzuen ardura duten Hezkuntza Bereziko adituak (pertsona gorren edo itsuen arduradunak, besteak beste), edozein arlotako berezilariak, zuzendaritzetako kideak (ikastordu gutxiago dituzte) eta antzeko guztiak zenbatu, ohiko taldeetan irakatsiko baluzte bezala, eta kontuak horrela atera.

Horrela zenbatuta beharbada ez da gezur biribila izango, zaila da jakitea, baina Uriartek zein Urkulluk ederki dakite irakaskuntzan ez dabilen hiritarrari baieztapen hori irakurrita sortuko zaion irudia ez datorrela errealitatearekin bat. Hori bai, euskal oasian sinesten jarraitzeko beste arrazoi bat aurkituko du. Gaur egun, EAEko sare publikoan, hamar ikasle irakasleko baino gutxiagoko ratioa, egitez, ez dute Erlijioko irakasleek baino. DBHn aski da Erlijioa eskatzen duen ikasle bakar bat taldea osatzeko. Eta Haur Hezkuntzan zein Lehen Hezkuntzan Erlijioko lanpostu bakoitza Erlijioko 7'7 ikastordurekin sortu da. Lan-ordutegia osatu arteko gainerako orduak gotzaindegiaren  bultzada ez duten irakasle arruntei kentzen zaizkie, izurria bideratzeko itxaropena, salbuespenak salbu, otoitzean baino gehiago zientzian jartzen duten hezitzaileei.   

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.