Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Gorozkia iman. Orixeren bisioa

Gorozkia iman. Orixeren bisioa

Markos Zapiain 2026/03/23 21:10

Orixe elkarrizketatu zuen Mitxelenak 1954an, eta Egan aldizkarian argitaratu zen elkarrizketa. Orixek esan berria zuen berrehun edo hirurehun lagunentzat idazten zuela, gainerako euskal irakurle potentzialei euskarazko testuak axola ez zitzaizkielako edo.

Mitxelena: Zergatik ote irakurleak hain urri izatea?

Orixe: Lehenbizi, liburua garestiz erosiko ez dutelako. Gero gure herria irakurle ez delako.

Mitxelena: Euskal liburuak zailak aurkitzen dituzte askok. Norena ote da gehienbat errua, egileena edo irakurleena?

Orixe: Biena.

Mitxelena: Irakurleak euskal gaietan behar bezain ikasiak ez badira, zein izango litzateke erakusteko eta zaletzeko biderik erosoena?

Orixe: Gauza urragarri bat idaztea, v. g. Coprógenas antzekoa.

--

Tolosan argitaratu zen Coprógenas. Páginas turbias delakoa, 1925ean, E. Lópezen argitaletxean. Ez ditu 86 orrialde baizik. Kasualitatea, adiskide batek ale bat eman zidan joan den astean, Orixeren elkarrizketa irakurri baino bizpahiru egun lehenago.

Zerk erakar zezakeen Orixeren iritziz euskalduna letretara, nola emendatu euskal irakurleen kopurua?

Coprógenas-en edukia suma dezazun, hitzaurrearen aurkibidea jarriko dut hemen: 1. Introducción.-II. La mierda por el arte. -III. La mierda por la moral. -IV. Estética de la mierda. -V. Ensayo histórico-crítico sobre la mierda literaria. Alusión a la mierda literaria india. Mierda literaria grecolatina. Mierda literaria castellana: desde su aparición hasta el siglo XVI: siglo de oro: período seudoclásico. -VI. Por qué se omite la historia crítica de la mierda literaria moderna. -VII. Teoría jurídica sobre la propiedad de la mierda literaria. 

Etsia harturiko poetak idatzia dirudi liburuko bigarren olerkiak; arrazoia: estoizismoa ez dela aski hedatu:

Lamentábase el pobre don Servando,

Porque cagaba blando.

Y a los diablos se daba don Arturo

Porque cagaba duro.

-

En el mundo ¡oh lector! -¡es cosa fuerte!-

Ninguno está contento con su suerte.

 

Honelaxe dio Eranskineko XI. estrofak, “Igelari poema” izenekoa:

Algún sabio dirá que soy marrano

Y que cosas más bellas decir puedo;

Pues a ese sabio, que me toque el ano

Y que se pase por la boca el dedo.

¿Que soy sucio y soez? Yo me lo gano.

¿Que no se escribir bien? Me importa un bledo.

Hoy canto un himno a la preciosa rana

Y desde hoy canto a quien me da la gana.

 

Kultura faltagatik, Coprógenaseko mundutik guztiz aparte irudikatzen nuen Orixe. Antzekoak idaztetik urruti, baina antzekoak irakurtzetik eta aipatzetik ere bai. Alta, kaka eta uzkerra bide da, Orixerentzat, euskalduna liburura erakartzeko amurik eraginkorrena.  Horrelaxe zekusan euskal arima 1954an. Tira, aurreiritziak urraturik jotzen du  aitzina zientzia literarioak ere.

Amodio kontuetan, jansenisten aurreko euskal poeten askatasuna maite zuen Mitxelenak, Detxepare eta Oihenartena; aldiz, ez dut uste Orixek Rabelaisenaren tankerako goi-mailako euskal tradizio sekreturen bati jarraituko zionik kaka kontuetan. Gehienez ere, Azkuek-eta isilarazi zuten herri kopla eta ipuin zerrikeriaz orakatuei. Nolanahi ere, Coprógenas nabarmendu izanari erantsiz gero Xabier Mendigurenek ezagutarazi didan "Idorreria" poema, ematen du barnekoa bezain berezkoa zuela Orixek heste-hustearen erakarmena: 

https://basquepoetry.eus/?i=poemak&b=678

Egun hauetan ikertzen ibili naiz, eta arrazoi sendoak ditut pentsatzeko ia salbuespenik gabe zabaldu zela Coprógenas euskaltzainen artean, nork bere alea etxean ezkutatzen zuela, eta sakonki irakurtzen zutela, gero batzarretan gozamen handia eragiten zien sentimendu transgresore batez komentatzeko, euskal gramatika eta azentua behar bezala jorratu beharrean, bekatari alaenak.

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.