Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Giza mintzaira eboluzio fisikoan txertaturik

Giza mintzaira eboluzio fisikoan txertaturik

Markos Zapiain 2024/07/25 11:50

Lévi-Straussek ez bezala planteatzen du Jacques Monodek gizakiek ahoskaturiko hizkuntzaren eta genomaren hizkuntzaren arteko harremana: agertu zenez geroztik, giza mintzairak bideratu du ez soilik kulturaren eboluzioa; gainera, modu erabakigarrian lagundu dio gizakiaren eboluzio fisikoari ere.

Giza burmuina bilakatzen ari zela, halako batean ahalmen linguistikoa agertu zen; eta «giza naturaren» parte da gaur egun mintzamena; hots, genomaren baitan dago jasoa, kode genetikoaren hizkuntzak definitzen du. Hori bai, Monoden ustez, esan bezala, desberdinak dira ahoskaturiko hizketa eta genomaren hizkuntza, bata zein bestea hizkuntzak izanagatik ere, eta giza mintzaira genomaren hizkuntzaren erreplika.

Giza mintzamena agertu izana eta genomak jaso izana miraritzat du Monodek, bizia bera bezala, «zoriaren emaitza baita azken batean». Eta, Homo Erectusak, edo agian jadanik Habilisak berak, ideia bat adierazteko «sinbolo ahoskatua erabili zuen lehen egunean, proportzio ikaragarrian areagotu zuen egunen batean Eboluzioari buruzko Teoria Darwindarra asmatuko zuen garuna sortzeko probabilitatea».[1]

Monoden jarraitzaile petoa duzu hemen ere Txillardegi: 

«Bizia ez da izan batere “probablea”. Alegia, gaurko Biologiak irakasten duenez, molekula organikoek “informazio” handia dute; eta gertatu behar ez ziren izakiak gertatu dira hain zuzen. Guk gogotik saiaturik ere ez dugu deus handirik sortzen; baina Zoriak eta Halabehar hutsak izakirik zailenak sortzen dituzte. Mirari hutsa da molekula erraldoiak agertzea; eta mirakulu hutsa ere bizidunik batere sortzea».[2]



 

[1] Zoria eta beharrizana, 144. or.

[2] Gertakarien lekuko, Haranburu, Donostia, 1985, 61. or.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.