Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Gidabaimena alferrik. Autoa kanpora

Gidabaimena alferrik. Autoa kanpora

Markos Zapiain 2009/03/10 17:01

Egia bada ere Farruquitok zoritxarreko istripuz gizon baketsu hura hil zuenean ez zeukala gidabaimenik, Gipuzkoako Goierrin artzain bat ezagutu nuen, Joxe Juakin, ez oso betea, ardiak gobernatzera-eta lanroberraz joaten zena, kasetean beti trikitixa, eta Joxe Juakinek ez zuen teorikoa ateratzeko gaitasunik, baina hori bai, primeran zekien gidatzen. Hura zen hura trebetasuna, enbor eroriei eta behiei ixkin egiteko orduan! Gela ilun batean erosi zuen karneta, gizon ilun batzuei, azterketarik gabe. Ordea, hamabi urte barru legez kanpoko karnet-saltzaileen sarea desegin zuten, eta banatuak zituzten karnetak oro baliogabetu. Orduz geroztik Joxe Juakin ez dabil batere ondo. Utzia du artzaintza, zurrutak harrapatua. Nire ustez, ez zioten zertan gidabaimena kendu.

Era berean, Cuencan bada frikientzako eta toreroentzako autoeskola berezi bat, Yola Berrocal, El Juli, Paquirrín, Míster España eta gisakoentzat, “Famatuen autoeskola” deitua, ondo ordainduz gero gidabaimena berehala ematen baitizute, eta inork ez du istripurik izan.

Nolanahi ere, autoen eta oinezkoen arteko harremanari dagokionez, aurrerapena eta ongizatea autoa hirigunetik ateratzea da, karrika oinezkoaren oin uztea.

Jendearen eta autoaren arteko erlazioa lankidetza onuragarria izango da zenbaitetan, noski, baina sarritan gudua. Bataila garrantzitsu bat, lurraldetasun gatazka, herrietako kaleetan dugu. Eta zentzunak erakusten du kalea oinezkoari dagokiola, autoa aldirietan utzi eta hirigunera autobusez edo metroz sartu beharko genukeela. Zentzu horretan, eredugarria da Bermeo: txikiteroei eztabaida edo elkarrizketa bidezabalaren erdian sortzen baldin bazaie, itxaron dezatela autoek, ilara luzea sortu arren: ondo egina.

27zapata
27zapata dio:
2009/03/18 21:39

Zoritxarrez txikiteroena hilurren dagoen ghettoa da eta ez da inor autoz harrapatu beharrik izango ghettoa desagertzeko.

Gorka
Gorka dio:
2009/06/01 14:58

kotie kanpora??? Zuri eztatzulakon gustaten kotxien jutie jajaja

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.